Debagoiena
Lau telebistak lortu dute Debagoienean emititzeko lizentzia
Goiena Komunikazio Zerbitzuak, Gipuzkoa Televisión S.A. (Localia), Grupo de Medios Audiovisuales de Gipuzkoa (Localmedia) eta KTB (Vocento). Lau telebista horiek aurkeztu ziren Debagoienean lizentziak lortzeko eta lauei eman die lizentzia Eusko Jaurlaritzak.
Atzo, martitzena, jakinarazi zuen Eusko Jaurlaritzak aurrerantzean zein tokiko telebistak izango duten lurreko telebista digitalen baimena. Jokoan 60 telebista lizentzia zeuden. Plangintza Teknikoaren arabera, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa 15
barrutitan banatuta daude: Araban 2 barruti, Bizkaian 6 eta Gipuzkoan
7. Barruti bakoitzean multiple bana prestatu da, eta horietako
bakoitzean lau telebista kate sartuko dira. Denera, beraz, 60 telebista katerentzat zegoen lekua. Gure barrutiari dagokionez, Debagoiena, lau tokiko telebistak lortu dute baimena.
- Goiena Komunikazio Zerbitzuak
- Gipuzkoa Televisión S.A. (Localia)
- Grupo de Medios Audiovisuales de Gipuzkoa (Localmedia)
- KTB, Kate Berria S.L. (Vocento)
Hamar urterako lizentzia
Hamar urterako lizentziak dira orain banatu dituztenak. Besteak beste, horrek ekarriko duen ondorioetako bat da hemendik urte batzuetara telebista guztiek modu digitalean emititu beharko dutela. GOITBri dagokionez, digitalerako jauzi hori lantzen badihardu.Gehienez bi urte t'erdi barru Debagoienean lizentzia lortu duten lau telebistak emititzen egon beharko dira.
Hamaikarekin hitzarmena
Goiena Komunikazio Zerbitzuak Kooperatiba Elkarteak eta Hamaika Telebista Hedatzeko Taldeak hitzarmena egin zuten. Goiena lekuko telebistak sustatzeko talde baten sartu zen, baina bere izaera, izena… gordetzen ditu, hau da, ez da Hamaikako kide bihurtzen. Hainbat abantaila izango ditu:- eskualdean modu digitalean emititzeko baimena lortzeari begira, Hamaika ez zen Debagoienean aurkeztu.
- epe luzera, bere programazioa osatzeko aukera handiagoak izango ditu, baita berak ekoiztutako programak trukatzeko edo saltzeko ere.
Horren guztiaren truke, Hamaikak Goienaren kapitalaren %5 dauka.
GOITBko teknikari bat unitate mugikorrean lanean. Argazkia handitu
