Debagoiena

Mireia Bikuña 2008/05/15 09:14

Ikerketa baten arabera, A-8 autobidea Estatuko merkeenetarikoa da

Dokumentu Akzioak

Consumer aldizkariaren arabera, Bilbo eta Donostia lotzen dituen A-8 autobidearen tarifa, kilometro bakoitzeko, 0,08 euro da. Aldiz, Gasteiz eta Burgos arteko AP-1 autobidearena, 0,11 euro kilometroko. Malaga eta Estepona lotzen dituen AP-7, eta Madrid eta Toledo arteko AP-41 autobidek dira garestienak: kilometro bakoitzeko 0,14 euro ordaindu behar dira-eta.

Beste hainbat alderdi

Consumer aldizkariak egindako txostenean, autobideen bidesariez gain, beste hainbat alderdi ikertu dituzte, besteak beste, zoladuraren egoera, segurtasuna eta garbitasuna, eta zerbitzuguneen egoera. Guzti horiek kontutan hartuta, bataz besteko nota eman diete autobideei; hala, A-8 autobideari "ongi"  eman diote, eta Ap-1 autobideari, "oso ongi".
Ikerketaren arabera, Bilbo eta Donostia arteko autobidearen zoladura egoera "oso onean" dago, eta autobidearen segurtasuna "ona" da. Errepide honi jartzen dioten eragozpen bakarra da: errepidearen eskuin aldean dauden aldapa, horma eta hes gehiegi daudela. Bestalde, A-8 autobidean aztertu dituzten bi zerbitzu guneak "eskasak" direla dio Consumer aldizkariko txostenak.
AP-1 autobidearen zoladura, segurtasuna eta tunelen egoera "oso onak" dira.

Foru araua aldatzeko eskaera

Bestalde, Aralarrek, autobideen bidesari siteman aldaketak egitea proposatu du Batzar Nagusietan. Hain zuzen,  Suitzan eta Austrian erabiltzen duten sistema eskatu dute."Guk eskatzen duguna da, ibilgailu arinendako urteko kuota bat finkatzea, Suitzan egiten den moduan. Era berean, 3,5 tonatik gorako ibilgailuak

NOLA EZ BA?

Ana — 2008/05/15 13:47
Estatu mailan merkeenetarikoa dela, nola ez ba? Estatu mailan eta behin Euskal Herritik irtenda errepide gehienak doan direnean ("doble vía"ko errepideak eta egoera onean). Behin Burgos pasata estatuko beste puntara joan zaitezke errepide ederretatik eta ezer ordaindu gabe (Kataluniara ez bazoaz, han ere dena ordaintzen baita).

Eta A-8aren egoera "oso ona" dela? Ez da izango ona, ba? beti obretan daude horrek dakarrenarekin: zati askotan abiadura murriztua (70 km/or) baina kilometroaren kostua berdin-berdin ordaintzen da, inolako murrizketarik gabe.

Erantzuna gehitu

Formulario hau betez erantzun bat bidal dezakezu.

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
Idatzi zure benetako eposta. Erantzuna argitaratu aurretik epostara bidaliko dizugun mezuan agertzen den helbidera sartu beharko zara zure erantzuna konfirmatzeko.
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)

LAGUNTZAILEAK:

Eusko Jaurlaritzaren logoa Gipuzkoako Foru Aldundiaren logoa Eroski Fundazioaren logoa


Estatistikak