Debagoiena

Leire Kortabarria 2008/11/11 12:41

Goienak eta ibarreko beste lau enpresak Bikain euskara ziurtagiria lortu dute

Dokumentu Akzioak

Debagoieneko bost enpresak Bikain euskara ziurtagiria jaso zuten atzo, astelehena, Bilboko Guggenheim museoan egindako ekitaldi baten, lehendakariaren eskutik. Horietako hiru enpresak -Goiena Komunikazio Zerbitzuek, Emun Kooperatiba Elkarteak eta Elay Taldeak- urrezko agiria jaso zuten, maila gorena, alegia; Fagor Etxetresnak kooperatibak eta Eroskik zilarrezkoa jaso zuten. Guztira, Erkidegoko 30 enpresak eskuratu zuten agiri bana, urrezkoa (6), zilarrezkoa (17) edo beltza (7).

Bikain ziurtagiriak lehenengo aldiz banatu zituzten atzo, astelehena. Juan Jose Ibarretxe lehendakariak eman zizkien ebaluazioa pasa duten EAEko 30 enpresa edo erakunderi. Agiria Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak eta Euskalitek, Kalitaterako Euskal Fundazioak, garatu dute. Berau garatzeko plan pilotuan ere parte hartu zuen Goienak, eta atzo, euskararekiko duen konpromisoa eta helburu horretan erakutsitako bikaintasuna aitortu zion agiri horrek.

Debagoieneko bost enpresotako ordezkariak oso pozik agertu ziren jasotako agiriarekin. Ekitaldian parte hartu zuen ere Migel Lazpiur bergararrak, Confebask enpresaburuen elkarteko presidenteak, eta hark ere poza agertu zuen Debagoieneko enpresek euskararen alde egindako lanarekin eta agertutako emaitzekin.

Agiria jasotako enpresez gain, Debagoieneko parte-hartze handiagoa izan da Bikain agirietan, izan ere, modu boluntarioan ebaluaketak egiten ibili diren 120 lagunen artean zenbait debagoiendar ere ibili dira.

 

congratulations

Tiffany L. — 2008/11/12 02:38
This was fantastically well written. Nice to read about the awards that the newspaper received; the photo was very well taken. Thank you for sharing Basque culture with the rest of the world.

Erantzuna gehitu

Formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
Idatzi zure benetako eposta. Erantzuna argitaratu aurretik epostara bidaliko dizugun mezuan agertzen den helbidera sartu beharko zara zure erantzuna konfirmatzeko.
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Goienak eta ibarreko beste lau enpresak Bikain euskara ziurtagiria lortu dute

Bikain agiria jaso zuten Debagoieneko enpresak, Migel Lazpiur Confebaskeko presidentearekin eta Miren Azkarate Kultura sailburuarekin. Argazkia handitu


LAGUNTZAILEAK:

Eusko Jaurlaritzaren logoa Gipuzkoako Foru Aldundiaren logoa Eroski Fundazioaren logoa


Estatistikak