Debagoiena
Maider Arregi
2008/05/09 12:52
Giroari buruzko bloga kaleratu dute Velascok eta Irizarrek
Bihar, zapatua, hasiko da Italiako Giroa. Bertan, izango dira Markel Irizar eta Iban Velasco txirrindulariak. Gainera, blog bat egin dute Goiena.net-en Giroko etapa guztien berri emateko.
Taldeko erlojupekoarekin hasiko dute bihar hiru aste iraungo duen proba gogorra. Guztiaren berri Giroa blogean emango dute Euskalteleko Irizar eta Velasco txirrindulariek. Hala, blogari esker egunero jakingo dugu Giroko etaparen berri.
Giroko blogaren portada Argazkia handitu