Debagoiena
Gelditour ibarretik pasako da asteon
Gelditour, AHT Gelditu! elkarlaneko ekimena, aste honetan helduko da Debagoienera. Eguenean, maiatzak 15, Bergarara helduko da; herriko kaleak zeharkatuko ditu; eta arratsaldean, berriz, Arrasaten izango dira martxa honetako partaideak. Egubakoitzean, berriz, Antzuolara iritsiko dira goizean eta arratsaldean Eskoriatzara abiatuko dira.
Eskoriatzatik Arabara, Gasteizera egingo dute. AHT Gelditu! Elkarlanak hamaika ekimen burutu eta sustatu ditu: mobilizazioak eta ekintza informatiboak, helegiteen aurkezpena, herri galdeketak… Guztiak ere helburu berari jarraiki: AHT egitearen egitasmoa gelditzea. Zapatuan bizikleta martxa egin zuten Eskoriatzatik Arrasatera.
AHTren aurkako herriz herriko Gelditour ibilaldia, maiatzaren 4an hasi zen Kortesen, Nafarroan, eta maiatzaren 31ean Donostian amaituko da, Euskal Herri guztia zeharkatu ondoren.
Zapatuan egin zuten AHTren aurkako martxa, Eskoriatzatik Arrasatera. Argazkia handitu