Debagoiena
Ekitaldi jendetsu eta emotiboa, Bagara aurkezteko
Bagara prozesuko kideek Arrasateko Amaia antzokia betetzea lortu dute herrigintzaren festa baten, 'Mugarri bat jartzera goaz' lelopean. 800 lagun baino gehiago elkartu dira antzokian, eta Bagarako kideek "balorazio oso positiboa" egiten dute.
Bailarako era askotako eragile sozialak, kooperatibistak, erakunde publikoetako ordezkariak eta, batez ere, interesa piztu zitzaien herritar ugari joan ziren ekitaldira.
Bagara prozesuaren helburua da, gizarte-antolakuntzaren bidez, Debagoienarendako "gizarte eredu hobe bat" lortzea, herritarrak protagonista izanda, eta hori azaldu dute ekitaldian.
Ekitaldia amaitzeko sortu berri duten Bagara kantua abestu dute.

Ekitaldiaren irakurketa bat blog batean
"ez dut garbi ikusi emaitza kontrola edo errentagarritasun helbururik. Txistua jo eta taldeak dantzan aritzea ondo dago baina autoeratutako talde hoiek eta sare sozialak autogestioa ere bultzatu beharko du, burokraziaz kritikatu duten ente publikoen laguntzatik at."