Debagoiena

Mireia Bikuña 2008/05/15 12:15

Debagoienera 175,3 milioi euro, Foru Aldunditik

Dokumentu Akzioak

Gipuzkoako Foru Aldundiak ezagutzera eman ditu 2008rako aurrekontutik zenbat diru bideratuko duen lurraldeko udaletara: hain justu ere, 1.197 milioi euro. Horietatik, %14,64 Debagoieneko zortzi udal gipuzkoarrek jasoko dute.

Dirua, hiru ataletan

Foru Aldundiaren aurrekontua hiru zatitan banatzen da: alde batetik, zuzeneko diru-laguntzak daude; beste alde batetik, azpiegituretarako dirua; eta azkenik, herri bakoitzak Udal Finantzaketarako Foru Fondotik (UFFF) jasoko duena.

Zuzeneko dirulaguntzen bidez banatuko dituzten 429 milioi eurotik, 32,5 jasoko dituzte Debagoieneko udalek. Atal honetan, diru gehien jasoko dutenak Arrasateko (13 milioi) eta Bergarako (10 milioi) udalak dira. Ibarreko herriek jasoko duten diruarekin, guztira, 234 proiektu egingo dituzte.

Bestalde, azpiegituretan egin beharreko lanak egin ahal izateko, guztira, 309 milioi euro banatuko ditu Foru Aldundiak, eta Debagoienera, 102  milioi etorriko dira. Atal honetan baina, ibarreko bi herrik ez dute laguntza jasoko: Antzuolak eta Elgetak.

Azkenik, Udal Finantzaketarako Foru Fondoari (UFFF) dagokionez,3.967 milioi euro banatuko dituzte ibarrean. Atal honetan diru gehien Arrasatek eta Oñatik jasoko dute. UFFF%8,2 igo da aurten, eta guztira 458 milioi euro banatuko dituzte.

Herria Zuzenekoa
(€)
Inbertsioa (€)
Foru Fondoa(€) Guztira(€)
Antzuola 1.609.654,82
0
1.331.286,66
2.940.941,48
Aretxabaleta 1.618.192,04
22.904.318,00
4.156.489,91
28.678.999,95
Arrasate 13.508.292,08
26.086.078,00
14.419.097,83
54.013.467,91
Bergara 10.443.540,19
5.846.968,00
9.574.272,67
25.864.780,86
Elgeta 300.725,58
0
690.285,01
991.010,59
Eskoriatza 1.420.512,78
37.258.326,00
2.538.571,69
41.217.410,47
Leintz Gatzaga
313.961,52
10.608.990,00
236.031,32
11.158.982,84
Oñati 3.342.618,60
150.813,00
6.958.634,15
10.452.065,75

 

Erantzuna gehitu

Formulario hau betez erantzun bat bidal dezakezu.

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
Idatzi zure benetako eposta. Erantzuna argitaratu aurretik epostara bidaliko dizugun mezuan agertzen den helbidera sartu beharko zara zure erantzuna konfirmatzeko.
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)

LAGUNTZAILEAK:

Eusko Jaurlaritzaren logoa Gipuzkoako Foru Aldundiaren logoa Eroski Fundazioaren logoa


Estatistikak