Debagoiena

Maider Arregi 2006/12/13 22:03

Aurpegi ezagun ugari Sustaturen urteurren jaian

Dokumentu Akzioak

Goiena eta CodeSyntax enpresetako kideak, blog komunitate ezberdinetako blogariak, tartean, Joxe Arantzabal, Mikel Irizar, Goio Arana, Elena Laka edota Mikel Iturria eta Eusko Jaurlaritzako sailburuordea, Patxi Bazterrika izan dira bosgarren urteurreneko ekitaldi jendetsuan. Aipatzekoak izan dira Ed Freyfogle eta Iban Zalduaren hitzaldiak. Izan ere, Interneten erabileraren gaineko bi ikuspuntu ezberdin azaldu dituzte.

Blog lehiaketako irabazlea Mikel Alvarez blogaria izan da. Hauxe bere bloga: www.blogak.com/theindezents

Eta irakurri hemen epaimahaiak saritu duen artikulua.
Zozketatzen ziren bi ipotxen irabazleak berriz Mikel Iturria: www.eibar.org/blogak/iturri eta Goio Arana: www.goiena.net/superbai izan dira.

Seguru han eta hemen blog ugaritan gaurko ekitaldiaren informazio ugari aurkituko dituzue. Hemen joango gara gehitzen sarean aurkituko ditugun mezuak.

Zorionak Sustatu!!!

leire — 2006/12/14 12:56
Jarraitu horrela lanean!!Aldeko eta kontrako iritziak sortzen beste horrenbeste urte segi!!Luistxok kazetaritza ez dela esan arren, ezdago Sustatu bezalako informazio iturririk!!!

Erantzuna gehitu

Formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
Idatzi zure benetako eposta. Erantzuna argitaratu aurretik epostara bidaliko dizugun mezuan agertzen den helbidera sartu beharko zara zure erantzuna konfirmatzeko.
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Aurpegi ezagun ugari Sustaturen urteurren jaian

Sustaturen urteurren jaiko ekitaldia. Argazkian sarituak eta aurkezleak Argazkia handitu


LAGUNTZAILEAK:

Eusko Jaurlaritzaren logoa Gipuzkoako Foru Aldundiaren logoa Eroski Fundazioaren logoa


Estatistikak