Debagoiena

Irati Agirreazaldegi 2009/12/13 12:10

Asier Altuna hasi da BECen grabaketak egiten

Dokumentu Akzioak

Zinema zuzendari bergararrak bertsolaritzari buruzko dokumental baterako irudiak hartzen ariko da gaur, BECen, Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako finalean beste hainbat lagunekin batera. Berez, proiektua baino ez da oraingoz dokumentala, baina materiala jasotzeko Andoni Egaña txapeldunak kamera bat segika izango du gaur.

BEC betetzen ari zela grabazioa prestatzen aurkitu dugu Asier Altuna. Saioa hasi berria den honetan grabaketekin hasia egongo da. Baina, ondoren, hori dokumentalaren parte bat baino ez da izango. Izan ere, Altunaren asmoa da bertsolaritzak inguruan daukan irudi eta ideia multzoa zinemara eramatea. 

Asier Altuna kamera atzean eta bertsolariak taula gainera bidean, publikoa zutik, tartean makina bat debagoiendar. Bertsolariak taula gainean txaloka eta publikoa berriz ere zutik.

Unai Iturriaga, Aitor Sarriegi, Amets Arzallus, Sustrai Kolina, Andoni Egaña, Jon Maia, Maialen Lujanbio eta Aitor Mendiluze. Hasi da bertso festa.

Erantzuna gehitu

Formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
Idatzi zure benetako eposta. Erantzuna argitaratu aurretik epostara bidaliko dizugun mezuan agertzen den helbidera sartu beharko zara zure erantzuna konfirmatzeko.
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Asier Altuna hasi da BECen grabaketak egiten

Asier Altuna prestaketa lanetan. Argazkia handitu


LAGUNTZAILEAK:

Eusko Jaurlaritzaren logoa Gipuzkoako Foru Aldundiaren logoa Eroski Fundazioaren logoa


Estatistikak