Debagoiena
Maider Arregi
2009/05/19 11:48
Arizmendi eta Oiongo ikastolako ikasleak Goienan bisitan
Gaur, hilaren 19an, Arizmendi eta Oiongo San Vicente ikastoletako ikasleek Goienako Otalorako egoitza bisitatu dute. Komunikazioa lantzen ari dira eta GOITBn, Arrasate Irratian, Goiena.net webgunean eta Goienkarian nola lan egiten duten ikusi dute. Gainera, Araba Euskaraz ekainaren 21ean dela aprobetxatuta, Oiongo ikasleek Araba Euskarazeko abestia kantatu dute irratian.
Arizmendi eta Oiongo ikastolako ikasleak Goienan bisitan Argazkia handitu
