Debagoiena

Goiatz Arana 2009/07/01 11:45

2014ra arte ez gara krisitik aterako, Mondragon Taldeko presidentearen ustez

Dokumentu Akzioak

Behin zulotik aterata, ez gara lehengo egoerara bueltatuko berriz, eta %20 pobreagoak izango gara. Hala adierazi du Errioxako konferentzia baten. Bestalde, Mondragon Taldeak 2008ko datuen txotena kaleratu du. Hementxe kontsulta dezakezue.

Bere aurreikuspenen arabera, 2012ra arte, Espainian, batez beste, 150 mila etxebizitza eraikiko dira –toki batzutan, batere ez–; etxetresna elektrikoen salmenta erdira jaitsiko da aurten; eta, Europan, 15 milioi auto salduko dira, 25 milioi ekoizten diren bitartean. Txina, India eta Brasil, hori bai, krisitik lehenago aterako direlakoan dago.

"Fikziozko egoera"

Azken 15 urteetan gertatu dena laburbildu du esanez, edonori ematen zitzaiola dirua eta horrek eragin duela sortzen genuena baino gehiago gastatzea eta eskaintza nabarmen haztea. Bere esanetan, aberastasun hori ez zen benetakoa eta, horregatik, krisia gaindituta ere, ez gara egoera horretara bueltatuko; %20 behartsuagoak izango gara eta, beraz, enpresariek euren merkatua orain artekoaren %80ra bideratu beharko dute.

Mondragon Taldeari buruz adierazi du Fagorreko ekoizpenaren zati bat Poloniara eraman dutela eta, agian, ez dela bueltatuko.

Ez du uste lan erregulazio berri bat beharrezkoa denik, egungo markoarekin ere bilatu daitezkeelako soluzioak, bere esanetan. Eta gaineratu du laguntza publikoak enpresak lehiakorrak izan daitezen behar direla eta ez direla kontsumora bideratu behar.

"Krisia ailegatu ez zaionari, iritsiko zaio"

Errioxako Marketing Klubak antolatutako konferentzia baten egin ditu adierazpenok Jose Mari Aldekoak, agintari politiko eta ehun bat enpresari errioxarren aurrean. "Krisia ailegatu ez zaionari, iritsiko zaio. Horregatik, irautea,  irabaztea da", esan du. Jose Mari Aldekoaren ustez, ona da egoeraren larritasuna onartzea.

El Diario Vascotik jaso dugu informazio hau.

Mondragon Taldearen 2008ko datuen txostena

Mondragon Taldearen 2008ko datuen txostena

MCC ez da irtengo, baino besteak seguru baietz

Pakito — 2009/07/01 18:26
MCC-ren krisia beste guztiena baino askoz ere gogoragoa da, Fagor-en egoera ikusi besterik ez dago. Hori dela eta, MCC-i asko kostatuko zaio krisialdia pasatzea, baino inguruko beste empresa y guztiak hori baino askoz lehenago irtengo dira, bestela "tiempo al tiempo"...

Erantzuna gehitu

Formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
Idatzi zure benetako eposta. Erantzuna argitaratu aurretik epostara bidaliko dizugun mezuan agertzen den helbidera sartu beharko zara zure erantzuna konfirmatzeko.
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)

LAGUNTZAILEAK:

Eusko Jaurlaritzaren logoa Gipuzkoako Foru Aldundiaren logoa Eroski Fundazioaren logoa


Estatistikak