Debagoiena
120 lagunek hartu zuten Langraitzeko martxan parte
Arrasate, Aramaio eta Algortako 120 bat lagunek hartu zuten parte Langraitzeko espetxera egindako martxa bateratuan atzo, domekan gaixo dauden presoak aske uzteko eskatzeko. Erizaintzan daude Arrasateko Josu Uribetxeberria (Eperra), Ion Agirre aramaioarra eta Algortako Angel Figeroa; hiruek gaixotasun sendaezinak dituzte. Zapatuan gainera bete zituen 27 urte kartzelan Ion Agirrek.
Ertzaintzaren presentzia ere izan zen martxan eta pertsona bat identifikatu zuten. Hala ere, hiru presoak parez-pare ikusteko aukera izan zuten martxan parte hartu zutenek. Euskal presoak etxeratzeko aldarrikapenak eta amnistiaren aldeko oihuak entzun ziren. Ordubete inguru iraun zuen kartzela parean egindako mobilizazioak. Esan, Arrasateko Josu Uribetxeberriari eta Ion Agirre aramaioarrari iaz bizi arteko kartzela zigorra ezarri zietela (30 urte kartzelan bete beharra).
Ion Agirre
Josu Uribetxeberria
Langraitzera martxa Argazkia handitu