2012-02-07 10:29:09 Xabi Urzelai
Urteak pasa beharko dira, pertika saltoan, beste gipuzkoar bat Jonathan Perezen marketara gerturatzeko. Arrasatekoa horretan dabil lanean, atzetik datozenekin entrenatzaile lanetan, bere markak egunen batean txiki gera daitezen. Baina oraingoz bere espezialitatean Gipuzkoako errege da –baita Euskal Herrian ere– eta gorputzak baimentzen dion bitartean urrezko dominak janzten jarraituko du. Lesioek baldintzatuta ere Arrasatekoa 4,70 metroko saltoa egiteko gauza delako, asteburuan egin duen moduan, Gipuzkoako txapelketa hamahirugarrenez irabazteko.
2012-02-07 09:50:14 Xabi Urzelai
Debagoieneko gimnastek zapatuan hasiko dute denboraldia, Eskola Arteko A mailako fasea egongo da-eta jokoan Uarkapen, Arrasaten. Gipuzkoa osotik gimnasta mordoa etorriko dira; Arrasatekoek etxeko zaleen bultzada izango dute.
2012-02-07 00:00:00 Arantzazu Ezkibel
Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratua tratamenduen eta bizitza estilo osasuntsuen gainean informatzen dabil egunotan. Bergaran egin zuten lehenengo hitzaldia; gaur, martitzena, Oñatin egingo dute 19:00etan, Kultura etxean. Etxeko ospitalizazioari buruz berba egingo dute.
2012-02-06 13:45:29 Monika Belastegi
Hitzarmen horren arabera, zerbitzu berria abiarazi dute elikadura, jarduera fisikoa eta emozioak kudeatzeko ohiturak hobetzeko asmoz. Eskola umeei eta 55 eta 70 urte arteko helduei zuzenduta dago.
2012-02-06 12:21:00 Julen Iriondo
Foru Funtseko itzulketaren erdia otsailean egin beharko dute udalek. Gainerakoa itzultzeko aukera desberdinak dituzte: bakoitzak bere diruarekin aurten, hiru epetan; edo 2014ra arte ordaintzeko kreditu berezi bat eskatuta.
2012-02-06 11:58:15 Maider Arregi
Santa Ageda eguna eta bezpera ibarreko herri guztiek ospatu dute. Jarrian, aste bukaeran Bergaran, Arrasaten, Eskoiratzan eta Aretxabaletan ikusi eta entzundakoak bideoetan:
2012-02-06 11:16:15 Eneko Azkarate
Elurra eta Santa Ageda kantuak. Horiexek asteburu honetako irudi ikusienak. Han eta hemen utzi ditu-eta elurrak argazki ederrak, eta Santa Ageda eskean ere ia herri guztietan atera dira-eta. Baina bestelakoak ere utzi ditu asteburuak: Kukutza astea Oñatin, Gesalibar auzoko jaiak, Buruñaokoak Bergaran… Hemen batu ditugu adierazgarrienak.
2012-02-05 13:15:46 Julen Iriondo
Leherketa batean zauritu eta Gurutzetako ospitalera eraman zituzten, erreduren sailera. Egubakoitz arratsaldean gertatu zen istripua, Antzuola eta Ezkio- Itsaso arteko zatiko tuneletako baten lanetan.
2012-02-05 11:47:43 Jokin Bereziartua
Santa Ageda bezperak hamaika irudi utzi zituen atzo Debagoienean. Herri bakoitzeko ohituretatik haratago, kantuan eta eskean irten ziren guztiek hotzaren aurrean eztarriak berotzeko borondate irmoa erakutsi zuten, baserri inguruak eta herrietako kaleak alaituz. Aretxabaleta eta Eskoriatzan, ohitura denez, kintoak aritu ziren kantuan, dantzan eta eskean. Aje galantarekin eta eztarriak urratuta esnatuko ziren gehienak gaur...
Kultura Aretxabaleta Arrasate Bergara Debagoiena Eskoriatza Leintz Gatzaga
2012-02-05 09:09:06 Julen Iriondo
Euritan esnatu da eguna Debagoieneko herrietan –gehienetan behintzat–. Tenperatura altuxeagoak espero dira gaurko (2º goizeko 8:30ean Arrasaten) eta elurra 300-500 metrotik gora egingo du goizean; beraz, Elgetan eta Leintz Gatzagan izango dute elurretan ikusteko aukera gehien.