Debagoiena
Albisteak
Hamahiru ordezkari ziklo-krosean lehian
Debagoienean urtarrilaren 10ean izango da ziklo-kroseko hitzordu handia, orduan egingo dute Osintxuko lasterketa. Bitartean, baina, ibarreko hamahiru lagun batera eta bestera dabiltza, Euskadiko txapelketako egutegia betetzen.
Gipuzkoako udalei euskararen normalkuntzan laguntzeko programa
dalekin programaren helburua euskararen sustapen edo normalkuntzan lanetan dabiltzan udal teknikariei laguntza zehatza ematea da. Horren harira, gaiari eraginkortasunez heltzeko, eta aholkularitza eta laguntza teknikoa emateko Emun Kooperatibaren zerbitzua kontratatu du Foru Aldundiak.
Debagoienean, bederatzi izan dira HABEk omendutako irakasleak
HABEk 25 urte edo gehiago euskara irakasten ibili diren irakasleak omendu ditu. Tartean, ibarreko bederatzi irakasle daude: Bergarako Kontxi Umerez, Nerea Altzelai, Maria Dolores Lete eta Izaskun Soraluze; Arrasateko Miren Arregi eta Oskar Elizburu; Aretxabaletako Nati Abasolo eta Arantxa Aiestaran; eta, Oñatiko Koldo Zumalde. Omenaldian, Iñigo Arregi arrasatearrak egindako 'Leihoa' oroigarria jaso zuten. Irudian, omenaldia jaso zuten ibarreko sei lagun: Lete, Ugarte, Elizburu, Umerez, Altzelai eta Soraluze.
Aste bukaerako kultura agenda
Aste bukaera ekintzaz gainezka dator. Badago zerekin gozatu gaur eta aste bukaera osoan: musika, erakusketak, ospakizunak, jaiak edota antzerkiaz besteak beste. Hemen duzue prestatutako kultura agenda:
Mankomunitateak 170 konpostagailu banatu ditu herritarren artean
Debagoieneko Mankomunitateak egin duen hirugarren kanpaina bukatzear dago; eta momentuz 170 konpostagailu banatu dituzte. Konpostagailua edukitzeko interesa erakutsi dutenek ordu eta erdiko ikastaroa egin zuten konpostagailua nola muntatu eta konposta nola egin ikasteko. Debagoieneko herrietan zazpi ikastaroa antolatu dituzte guztira. Aurretik 403 konpostagailu banatu zituzten.
Usurbilgo Fagor Ederlanen enplegu-erregulazio espedientea onartu dute
Fagor Ederlanen Usurbilgo lantegiak 283 langileri eragingo dien enplegu-erregulazioko espedientea onartu du. Honetaz gain, behin behineko 19 langile kalera botako ditu.
Garzonen erabakiari atzerapusu irizten diote Frankismoaren biktimen aldeko elkarteek
Frankismoaren krimenak aztertzen dituen auzia ikertzen jarraitzeari laga egin dio Baltasar Garzon epaileak. Erantzukizun penalak eskatzeko zeinengana jo ez dagoela argudiatu du epaileak, erantzule guztiak -tartean Francisco Franco diktadorea- hilda daudelako. Erabaki horrekin ez daude batere konforme frankismoak eragindako biktimen aldeko elkarteak, tartean, Debagoieneko Fusilatuen senide eta lagunen elkarteak aditzera eman du Garzonen erabaki hori atzerapausoa dela eta mobilizazioekin segitu beharko dutela.
Ulmak eta Lasercellek diru laguntza jasoko dute lanpostuak sortzeko
Eusko Jaurlaritzak eta aldundiek hamar industria proiekturi 31 milioi euroko diru laguntzak emango dizkiete. Proiektu horien artean daude Ulmarena eta Lasercellena. Hala, Ulmak 2,96 milioi euro jasoko ditu eta Lasercellek 1,91.
Juan Mari Arrizabalaga (LAB): "Krisiak are gogorrago jotzen die pentsiodunei" eta "karitatera jo behar dute"
Euskal Herriko pentsiodunen erdiak pobrezia egoeran bizi dira hala utzi du agerian Ipar-Hegoa ikerketa sindikaletarako fundazioak, LAB sindikatuarentzako egin duen txostenak. Era berean, sindikatu horrek beharrezkoa ikusten du 65 urtetik gorakoen eta pentsiodunen errealitatea ezagutu eta gertutik jarraitzea, eta horretarako taldeak osatu guran dabil herriz herri. Dagoeneko Bergaran izan dira. LAB sindikatuko Juan Mari Arrizabalak eskaini ditu xehetasun guztiak.
Konposta ikastaroek arrakasta izan dute. BIDEOA
Debagoieneko Mankomunitateak antolatutako konposta ikastaroek sekulako arrakasta izan dute. Zazpi ikastaro egin dituzte ibarreko herri desberdinetan eta, guztira, 170 konpostagailu banatu dituzte. Teoria jasota, orain, ikasitako praktikan jarri beharko dute parte-hartzaileek.