Ziar-Ola elkartekoak garaile Doke txapelketan

Imanol Beloki 2014ko api. 18a, 13:01
Doke txapelketako Ziorla elkarteko irabazleak.
Ziar-Ola elkarteko Antxon Bedia eta Eduardo Zelamin 'Txelis' izan dira garaile Doke txapelketan. 35-20 irabazi diote finala San Isidro elkartekoei eta ondoren sardinak eta edariak nork ordainduko apustuarekin udaletxeren kontra lehiatu dira. Azken hauek justu-justu ibili dira, baina 35-30eko emaitzarekin Ziar-Olakoak izan dira garaile.

Monterron parkearen azpiko Kondekua zelaian jokatu da gaur SUDC elkarteak antolatutako XXXIV. elkarte gastronomikoen Doke txapelketa. Jokua, sardinak, ardoa eta giro bikaina egon da eguraldi bikainak lagunduta. Arrasateko 10 elkartek hartu dute parte txapelketan: Kasino, Ziar-Ola, San Isidro, Santa Marina, Amaika gazte, Danok bat, Karkabal, Txalaparta, Udalpe eta Alkartuk eta irabazlea Ziar-Ola izan da.

Txapelketa oso ondo joan da, lehiatua, baina lagunartekoa. Parte hartzaileez gain, hainbat ikusle bertaratu dira. Batzuk sardinak jateko eta ardoaz gozatzeko eta bide batez Doke txapelketa ikusteko. Barre batzuk egiteko aukera bikaina ere izan da bertan, partaideak zirikatzen ibili direlako bata-besteari.

Punteria bikaina erakutsi dute parte hartzaile guztiek eta Zigarrola auzoko bi elkarteren artekoa izan da finala. San Isidro elkarteko Jose Alonsok eta Jose Ramon Gruzetak ezin izan dute garaitu Ziar-Olako Antxon Bedia eta Txelis, nahiz eta partida parekatu samar joan den.

Finala jokatuta, partidu interesgarriena jokatu da. Sardinak nork ordainduko udaletxearen aurkako partidua. Udaletxeko Juan Antonio Barriocanal eta Kepa Urteaga zinegotziek emozioz betetako partidua gutxigatik galdu dute (35-30) Ziar-Olaren aurka. Beraz, sardinak eta ardoa udaletxearen kontu joan beharko dira.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak