Badator X. Magia Mostra

Goiatz Arana Begiristain 2014ko api. 16a, 08:48
Woody Aragon. (Argazkia: 'www.damainquieta.com')
Maiatzaren 9, 10 eta 11n izango da hamargarren edizioa, Elgetan. Mundu mailako irabazleekin, kartel interesgarria osatu dute. Ikusleak aho zabalik uzteko moduko momentuak eta prezio merkeak agindu dituzte antolatzaileek.

Urtetan magia ikusle bihurtu den ikus-entzuzlea eskertu eta bi egunetako sarrera 20 eurotan jarri dute, 16 eurotan bazkideentzat; sarrerak eta bonoak laster jarriko dituzte salgai.

Egubakoitzeko magia emanaldia izango da batez ere berezia, Woody Aragonekin. Hauxe da kartela:

Maiatzak 9, egubakoitza:

22:30 Woody Aragon (Madril). Prezioa: 15 euro (10 euro, bazkideentzat).

Maiatzak 10, zapatua:

10:30 Magia tailerrak umeentzako. Doan.

22:30 Magia gala: Daniel Ka (Kantabria), Pablo Canovas (Kordoba), Ruben Vilagrand (Bartzelona), Vittorio Marino (Italia), Jordan Gomez (Frantzia) eta Bertox (Frantzia). Prezioa: 18 euro (15 euro, bazkideentzat).

Maiatzak 11, domeka:

10:30 Magia tailerrak umeentzako.

13:00 Magia kalean: Adrian Conderen La petite caravane.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak