Hezkuntza proiektu berritzailearen gaineko jardunaldiak, Aranzadi eta Arizmendiren eskutik

Miren Arregi Amasorrain 2014ko api. 14a, 15:00
Maiatzaren 9an eta 10ean egingo dira jardunaldiak, Lekeition. 'Konfiantzaren Pedagogia' deritzon hezkuntza ereduaren gainekoak izango dira eta antolatzaileak dira, Bergarako Aranzadi Ikastola, Arizmendi eta Azkue Ikastolak. Hezkuntza alorreko hizlari entzutetsuek hartuko dute parte jardunaldi horietan.

Haurraren ahalmenak errespetatzea eta sustatzea oinarri dituen sistema berritzailea da Konfiantzaren Pedagogia. Hain zuzen ere, Aranzadi eta Arizmendi Ikastolak eta Lekeitiko Azkuek marko pedagogiko berritzaile hori sortu dute haur hezkuntzarako eta jardunaldien helburua da, eredu horren oinarriak Euskal Herriko beste irakasle eta zentroei zabaltzea: "Marko berria dibulgatzeko eta aberasteko, ikuspegi metodologikoak eta arkitektonikoak garatzeko eta kontrasterako foroa eratzeko" antolatu dute Konfiantzaren Pedagogiaren I. Bilgunea.

Hizlarien artean egongo dira, besteak beste, Hubert Montagner, haur pedagogian aditua; Rafael Cristobal, haur psikiatrian eta psikologian aditua eta Aranzadi eta Arizmendiko aholkularia, baita, hezkuntza aholkulari eta coach lanak egiten dituen Javier Bahón ere.

Lehenengo topaketa hori Lekeition egingo da, Azkue Ikastolak aurten 50 urte beteko dituelako.

EGITARAUA

MAIATZAREN 9a, EGUBAKOITZA

- 09:00 - 09:30 Akreditatzea.

- 09:30 - 10:00 Agintari eta antolatzaileen eskutik agurra: Konfiantzaren Pedagogiaren I. Bilgunearen zioa eta xedea.

 - 10:00 -11:30 Hubert Montagnerrek gidatuta eta Rafael Cristobalek aurkeztuta, Erritmo biologikoak eta eskola-denboraren antolaketa hitzaldia.

ATSEDENA

- 11:00 - 13:00 Hubert Montagnerrek gidatuta eta Rafael Cristobalek aurkeztuta, hitzaldiaren gaineko galde-erantzunak.

BAZKARIA

- 15:00 - 16:00 Hubert Montagnerrek gidatuta eta Rafael Cristobalek aurkeztuta, Korsikako Monticelloko eskola: Sortzeko eta gauzatzeko, oinarritzat hartutako datu zientifikoak hitzaldia.

- 16:00 - 17:00 Aranzadi, Arizmendi eta Azkue ikastoletako kideen eskutik, Aranzadi, Arizmendi eta Azkue Ikastolak: proiektu pedagogikoa eta arkitektonikoa.

- 17:00 - 18:00 Galde-erantzunak eta ekarpenak.

MAIATZAREN 10a, LARUNBATA

- 09:00 - 11:00 Javier Bahon eta Ane Barrusoren eskutik, Pentsatzen ikastea eta Adimen hitzak delako hitzaldia.

ATSEDENA

- 11:30 - 13:30 Iñaki Eizmendik eta Lorea Agirrek gidatuta eta Amaia Anterok aurkeztuta, Identitate euskalduna eta haur hezkuntza delako hitzaldia.

- 13:30 - 14:00 Itxiera ekitaldia agintari eta antolatzaileekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak