Eusko Jaurlaritzak % 60 handitu ditu merkataritzarako diru-laguntzak

Goiatz Arana Begiristain 2014ko api. 14a, 13:20
Merkataritzako zuzendari Jon Zarate, Merkataritza eta Turismoko sailburuorde Itziar Epalza, eta Ikusmer Merkataritzaren Behategiko Itziar Ruiz.
9.375.515 euro bideratuko ditu merkataritzaren lehiakortasuna eta jarduera hobetzera aurten, eta sektorea aktibatzeko hamar laguntza-programa abiaraziko ditu: horien artean, negozio-eredu berriak babestea, enpresa-transmisioa eta +DIGITAL@.

Merkataritza eta Turismoko sailburuorde Itziar Epalzak, Merkataritzako zuzendari Jon Zaratek eta Ikusmer Merkataritzaren Behatokiko Itziar Ruizek 2014-2016 aldirako Euskal Merkataritza Plana aurkeztu dute gaur Donostian, sektorea informatu eta azken asteetan ekarpenak jaso ondoren.

Planak hiru ardatz nagusi ditu:

  • Txikizkako merkataritzaren (merkataritza minoristaren) lehiakortasuna hobetzea.
  • Merkataritza-jarduera bultzatzea.
  • Erakundeen eta kudeaketaren esparruak optimizatzea.

2014rako merkataritzarako laguntzak areagotu egin dira: Eusko Jaurlaritzak 5.829.259 euro bideratu zituen iaz merkataritza sektorearen-lehiakortasuna eta jarduera hobetzera, eta 9.375.515 euro bideratuko ditu aurten; %60,1 gehiago.

Hamar programa

Ondorengo laguntzen programa osatu du:

1. +DIGITAL@:

  • Helburua: ETEei eta enpresa-elkarteei Elektronika, Informazio eta Komunikazio Teknologiak (EIKT) ezartzen laguntzea.
  • Aurrekontua: 100.000 euro.

2. Negozio eredu berriak:

  • Helburua: Merkatuan berritzaileak diren negozio-eredu berriak sortu eta ezar daitezen bultzatzea, ekonomia eta ingurumen arloetako jasangarritasun-irizpideetan oinarrituta, eta merkataritza hobetzen laguntzea, kalitatezko eskaintza lehiakorragoa, bezeroei eta merkatura zuzendutakoa, garatzen laguntzeko.
  • Aurrekontua: 300.000 euro.

3. Enpresen transmisioa:

  • Helburua: Bideragarriak diren merkataritza arloko enpresen jarraitutasuna eta hazkundea bermatzea eta, hala, haien ingurune ekonomikoa eta enplegua sendotzea.
  • Aurrekontua: 150.000 euro.

4. Kudeaketa aurreratuko programa:

  • Helburua: Programaren xede nagusia enpresetako kudeaketa eta merkatarien jarrera profesionala hobetzea da, enpresak berrikuntza teknologikoko, teknifikazio handiko eta lehia gogorreko testuinguru batean kudeatu ahal izan daitezen. Horretarako, merkataritza-enpresen lehiakortasuna eta eraginkortasuna hobetzea ahalbidetuko duen ikuspegi estrategiko bat eduki behar da.
  • Aurrekontua: 222.315 euro.

5. Publizitate kanpaina:

  • Helburua: Euskadiko Merkataritza txikizkariaren jarduera baloratzea.
  • Aurrekontua: 300.000 euro.

6. Merkataritza establezimenduak modernizatzeko programa:

  • Helburua: EAEko merkataritza-establezimenduak, berrikuntzaren eta kudeaketa-tresnak eta azpiegiturak hobetzearen bidez, moderniza daitezen bultzatzea.
  • Aurrekontua: 3.500.000 euro.

7. Zonalde batzuetan hiri merkataritzako lankidetza, dinamizazio eta lehiakortasun  estrategiak garatzea:

  • Helburua: Merkataritza-intentsitate txikiko hiri-inguruneetan eta eremuetan merkataritza arloko lehiakortasuna hobetzeko, hiri-merkataritzako lankidetza eta dinamizazio estrategiak garatu daitezen sustatzea.
  • Aurrekontua: 2.745.000 euro.

8. Merkataritzako bekak:

  • Helburua: Euskal Autonomia Erkidegoan Merkataritzako Banaketa Sektorearen profesionalizazioa hobetzen laguntzeko beharrezko baldintzak sortzea, kontuan izanda xede horretarako enpresen kudeaketaren askotariko alderdietan ondo kualifikatutako profesionalak behar direla.
  • Beka kopurua: 31.
  • Aurrekontua: 480.500 euro.

9. Merkataritza dinamizatzeko bulegoak:

  • Programaren xedea da merkataritzako banaketa sektoreari eta sektore horretako elkarteei laguntza teknikoko doako zerbitzua ematea. Zerbitzu hori langile kualifikatuek emango dute.
  • Bulego kopurua: 33.
  • Aurrekontua: 1.270.500 euro.

10. Merkataritza arloan berrikuntza eta lehiakortasuna sustatzea eta zabaltzea:

  • Helburua. Programaren xedea da EAEko merkataritza arloko talde, elkarte edo federazioek eta merkataritza-ganberek merkataritza arloan berrikuntza eta lehiakortasuna bultzatzera bideratutako ekintza dibulgatiboak egin ditzaten sustatzea, adibidez: jardunaldi teknikoak, tailerrak, mintegiak, eztabaida-foroak, mahai-inguruak, kongresuak...
  • Aurrekontua: 307.200 euro.

12.000 liburuxka

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak 12.000 liburuxka banatu ditu lurralde-ordezkaritzetan, merkataritza-bulegoetan eta Ikusmer Behatokian, merkatari interesdunek laguntza-ildo hauen berri izan dezaten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak