Asteburu borobila Antxintxikarendako, bai Azkoitian eta baita Sorian ere

Maider Arregi 2014ko api. 14a, 10:02
Antxintxikako emakumezkoak, podiumean.
Joan berri den asteburua borobila izan da Antxintxika Triatloi taldearendako. Zapatuan, taldeka onenak izan ziren Azkoitian –bai gizonezkoetan eta baita emakumezkoetan ere– eta domekan, taldeko hainbat rodezkari Sorian egin zuten El Amogableko distantzia luzeko duatloian izan ziren. Han, Beñat Arnaiz aretxabaletarra sailkatu zen lehenengo postuan.

Euskadiko Duatloi Motz Txapelketa jokatu zuten zapatuan Azkoitian, eta bakarka edo taldeka, Antxintxikakoak nabarmendu egin ziren. Batetik, bakarkako sailkapenean gizonezkoetan bigarren izan zen Ander Agirre bergararra, eta emakumezkoetan postu bera lortu zuen Lourdez Oiartzabalek. Hala, taldekako sailkapenean Antxintxika lehenengoa izan zen.

Antxintxikako gizonezko ordezkari azkarrenak.

Bestetik, domekan egin zuten Sorian distantzia luzeko El Amogable lasterketa. Eta bertan, aitatasunak on egin diola erakutsi zuen Beñat Arnaizek, entrenatzeko denbora gutxiago izanda ere errendimenduan Aretxabaletakoak ez duelako behera egin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak