ARETO FUTBOLA: Eskoriatzak eta Aretxabaletak, biek irabazi egin dute

Leire Kortabarria 2014ko api. 13a, 20:18
Eskoriatzarrek Euskadiko txapelketan eta aretxabaletarrek Gipuzkoako 1. mailan, biek irabazi dituzte aste bukaerako partiduak.

Zenbait porrot eta gero, domekako garaipenak (2-5 Gora Naturgas Energiaren aurka) airea eta animua eman dizkio Eskoriatzako taldeari. Narciso Pavok honela dio: "Ametsa elikatzeko airea ematen digu honek. Hiru partidu geratzen zaizkigu, 9 puntu jokoan, eta ez dugu itxaropena galtzen". Eskoriatza 7. da, 11 taldeko sailkapenean. Datorren astean, 2. sailkatua hartuko dute.

Areto futboleko Gipuzkoako lehenengo mailako txapelketan, Aretxabaletako taldeak 3-10 irabazi zion Hirukide taldeari zapatu arratsaldean. "Partidu erraz samarra izan zen. Unai Calzonek bost tanto egin zituen", esan digu Iker del Teso taldekideak.
Datorren astean, Azkoitiako Zurt Taberna taldea hartuko dute aretxabaletarrek etxean.

Erlazionatuak

Kirola asteburuan

Goiatz Arana Begiristain 2014 api 14 Kirola

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak