Intxortako borrokaldien errekreazioarekin lotuta, kalean da 'Intxortako Irrintzia'

Larraitz Zeberio Lekuona 2014ko api. 10a, 13:34
Errekreazioko prestaketak ere aurreratu daude; zapatuan bilera egingo dute Elgetan 110 parte-hartzaileek.

Intxorta 1937 kultur elkarteko kideek eta Elgetako Udalak gaur aurkeztu dute argitalpen berria. "Egunkari bitxia da, aurten berrikuntza moduan sartu duguna. Lau orri ditu eta antzinako itxura eman diogu. Albiste batzuk antzinakoak dira, beste batzuk gure lanaren ingurukoak. Bilduma egiteko pentsatuta dago", azaldu du Intxorta 1937 kultur elkarteko Julia Mongek. Intxortako Irrintzia salgai dago euro bateko prezioan Elgetan, Bergaran eta Arrasaten.   

Bilera, zapatuan, 16:00etan

Errekreaziorako prestaketa lanak ere aurreratuta daude. 110 lagun daude izena emanda, eta zapatuan egingo den bilerara deituta daude parte-hartzaile guztiak. Aurtengo errekreazioaren inguruko azalpenak jasoko dituzte, baita materiala eta jantziak ere. "Aurten askoz ere leku gehiago dugu errekreazioa egiteko eta bileran azalduko dugu bakoitza non kokatu behar den, zer egin behar duen, janzkera zelakoa izan behar den...", aurreratu du Mongek.

Errekreazioa, hilaren 27an

Egun osoko egitaraua prestatu dute, aurten, Elgetan. Lubakietara igoera, errekreazioa, omenaldia Salbador ermitan, memorialisten azoka plazan, eta herri bazkaria iragarri dituzte.

Josuren Murgizu, Julia Monge, Oxel Erostarbe eta Patxi Basauri 'Intxortako Irrintzia' aurkezten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak