Espainiako Gobernuaren euskararen aurkako "erasoaldia" salatuko dute euskaltzaleek gaur

Jon Berezibar 2014ko api. 9a, 07:00
Espainiako Gobernuaren ordezkariak "euskararen normalizazioa geldiarazteko abiatutako erasoaldia" salatzeko ekitaldiak egingo dituzte gaur herri askotan eta gurean, zehazki, Arrasaten (19:30), Bergaran (18:30), Oñatin (19:00) eta Aretxabaletan (19:00). Hizkuntza politikarekin lotuta, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta 46 udalerriren aurka egin du Carlos Urkixok, hizkuntza irizpideak salatuz. Udalek eta euskara elkarteek euskaltzaleei agerraldietara batzeko deia luzatu diete.

Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkari Carlos Urkixok "euskararen normalizazioa geldiarazteko abiatutako erasoaldia" salatu du Kontseiluak. Horri aurre egiteko, elkarretaratzeak deitu ditu. "Estatu espainiarreko ordezkariak Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta beste 46 udalen aurka egin du azken hilabeteotan, hizkuntza-politikari lotutako hainbat arlotan. Lehenik, Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurka egin zuen, 2009an hartutako erabakia (kontratazioetan hizkuntza irizpideak jartzea) betetzen hasi zelako. Ondoren, Udaletik programaren baitan, udalen aurka egin zuen. Hainbat udali, tartean Eskoriatzakoari, indarrean dituzten euskara planak bidaltzeko eskatu die. Azkenik, hizkuntza-irizpideekin lotutako edozein erabaki jakinarazteko agindua eman die hainbat udalei", adierazi du Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbaok. Eta ondorengoa gehitu du: "Estatu frantsesak ikastolen aurka egin du, 1850eko Falloux legea baliatuta".

Hala, herritarrei dei egin diete, gaur, eguaztena, euskararen normalizazioa helburu duten neurriak babesteko eta estatuen esku-hartzea salatzeko. Agerraldiak gaur egingo dituzte, herriko plazetan:

  • Bergaran, 18:30ean.
  • Oñatin, 19:00etan.
  • Aretxabaletan, 19:00etan.
  • Arrasate, 19:30ean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak