Elena Laka da Euskaltzaleen Topaguneko lehendakari berria

Mikel Arregi 2014ko api. 5a, 19:48
Elena Laka eta Mikel Irizar, oraingo eta orain arteko Topaguneko presidenteak.
Abokatu eibartarrak orain arte Mikel Irizarrek zuen lekua beteko du. Erabakia zapatuan hartu zuen Topaguneak Gasteizko Montehermoso jauregian egin zuen Batzar Nagusian.

Euskaltzaleen Topaguneak Elena Laka abokatu eibartarra aukeratu du presidente. Larunbatean Gasteizko Montehermoso jauregian egin zuen Batzar Nagusian egin zuen aldaketa Topaguneak. Modu honetan, Lakak, azken bi urtetan presidente jardun duen Mikel Irizarren lekukoa hartu du.

Topaguneko zuzendaritzako kide duela bost urtetatik, Eibarko ...eta Kitto! euskara elkarteko kide da Elena Laka. Presidente berriak, batzar nagusian izan zen kontsentsu maila altua azpimarratu zuen. "Puntu guztiak aho batez onartu izanak mugimendua kohesionatuta dagoela erakusten du" esan zuen. Bere agintaldian, Topaguneak erdal komunitatera hurbiltzen jarraituko duela gaineratu zuen presidenteak.

Aldaketak zuzendaritzan

Presidentearena ez zen Topaguneak zapatuan egin zuen aldaketa bakarra izan. Zuzendaritza batzordean, Imanol Miner errenteriarra ere sartu zen, eta Nico Cuenca eta Oskar Zapatak beraien karguak berritu zituzten.

Aipatu, Arpela, Etxebarriko euskara elkartea ere Topaguneko kide moduan onartu zutela. Egun Euskal Herri osoko 93 euskara elkartek osatzen dute Euskaltzaleen Topagunea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak