Krisi hasieran baino %13 gutxiago gastatzen dute familiek Euskadin

Leire Kortabarria 2014ko mar. 24a, 00:00
Emakumea, eskola-materialari begiratzen Arrasateko komertzio baten.
Euskadiko familiek, batez beste, 33.118 euro gastatu zituzten 2012an, 2006an baino %13 gutxiago. Gastuaren herena etxebizitza, ura, elektraindarra, gasa eta erregaiak ordaintzeko erabili zituen. Horiek dira Eroski Consumerrek familien gastuaren gainean egin duen txostenaren emaitza batzuk. Euskadi eta beste 16 erkidego aztertu ditu.

Espainiako batez bestea baino %18 gehiago gastatzen dute euskal familiek; bakarrik Madrilen dago batez besteko handiagoa.
Krisi hasieran oraindik asko gastatzen zela erakusten du ikerketak: 2008an jo zuen goia gastuak –34.200 euro familia bakoitzeko.

Etxebizitza eta gero, gastu handiena jatekoak, arropa eta zapatak eta osasun gastuak dira: 7.100 euro denetara. Hirugarren multzoa aisialdia dago: 5.880 euro, eta azkenik, hezkuntza, garraioa eta komunikazioak, 4.680 euro.

Krisian ere, etxebizitzako gastuak kontrolaezinekoak direla agerian geratzen da: 2006tik 2012ra bitartean, gastu hori %26 handitu da. Gastua gehien murriztu dute, berriz, garraioan (%24 gutxiago), arropan eta zapatetan (%22 gutxiago) eta aisialdi eta kulturan (%17 gutxiago).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak