Manifestazioak deitu ditu Cegasa Taldeko enpresa batzordeak

Ubane Madera 2014ko mar. 20a, 10:17
"Lanpostuen eta Cegasa Talderaren Industria-proiektuaren iraunkortasunari eusten lagunduko dion irtenbide hoberenaren" alde bi manifestazio deitu ditu Cegasa Taldeko enpresa batzordeak: zapatuan, martxoaren 22an, Gasteizen, eta hurrengo zapatuan, martxoaren 29an, berriz, Oñatin.

"Cegasa Taldeko langileok eta hauen ordezkariok gure lanpostuak galtzearen beldur gara. Cegasa Taldeko langileok jasaten ari gara zuzendaritzak hartu dituen erabaki okerren ondorioak, non 900 langile baino gehiago lanik gabe utz gaitzaketen".

Kobratzeke

Beldur hori abiapuntu, ELA, LAB, CCOO, ESK eta UGT sindikatuek osatutako Cegasa Taldearen enpresa batzordeak salatu du taldearen zuzendaritzak hartzekodunen aurre-konkurtsoan sartzeko erabakia hartu izanak bezero eta hornitzaileen artean "ikara" eragiteaz gainera, "egoera hobetu baino ezegonkortasuna handitzea eragin" duela, eta horrek "bizkortu" egin duela hartzekodunen konkurtsoan sartzea.

"Ezegonkortasuna horrenbestekoa izanik, enpresak behin eta berriz ez ditu bete langileei soldatak ordaintzera behartzen dituewn akordioak. Maiatzeko nominaren %50a ez die ordaindu, ez die ordaindu ere uztaileko ordainsari osoa eta ordaindu, 750 euro bakarrik ordaindu du, martxoari dagokiona; kobratzeke atzerapenen zati bat eta otsaileko nominak daude", salatu dute. Eta horren guztiaren erantzule zuzendaritza eta "haren administratzaile bakarra den Aitor Madina" egiten dute.

Hiru eskaera

Manifestazioak deitzeaz gainera, enpresa batzordeak iragarri du hiru helburu lortzen ahaleginduko dela:

  • Banku hartzekodunei eskatuko diete "bide zirkulatzaileak zabalik izan ditzatela enpresen iraunkortasuna bideragarria izan dadin".
  • Eusko Jaurlaritzari, Arabako Diputazioari eta "dagozkien beste erakundeei" lagun ditzaten eskatuko diete.
  • Eta "ardurak garbi daitezen" ere eskatuko dute, "zuzendaritzak egin duen kudeaketa kaltegarriaren harira".  

Horrexegatik guztiagatik deitu dituzte mobilizazioak: Gasteizen etzi, zapatua, manifestaziorako hitzordua egin dute, Bilbao plazatik aterako dena, 19:00etan; eta martxoaren 29an, berriz, Oñatin egin dute hitzordua, 12:00etan.

Erlazionatuak

Mikel Biain alkatea Cegasari buruz

Goiatz Arana Begiristain 2014 mar 13 Oñati

Cegasa Taldea EREan sartuko da

Miren Arregi Amasorrain 2014 mar 12 Oñati

Cegasa hartzekodunen lehiaketara

Eneko Azkarate 2014 mar 11 Oñati

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak