42.637.100 eurora igo da AHTren Bergara-Antzuola zatiaren prezioa

Ubane Madera 2011-03-21 11:54  Antzuola  Bergara

33.600.000 euroko inbertsioa zegoen aurreikusita Bergara eta Antzuola arteko Abiadura Handiko Trenaren zatia egiteko. Bada, kopuru hori %27an igo eta 42.637.100 eurotan zehaztu dute orain.

Hori dela-eta, Mikel Aranak, Mistoa-Ezker Batua Berdeak taldeko legebiltzarkideak galdera egin dio Etxebizitza, Herrilan eta Garraio sailburuari jakin guran zeintzuk diren bederatzi milioi euro horien igoeraren arrazoiak.

Legebiltzarrak galdera onartu eta idatziz erantzun beharko diote orain Arana legebiltzarkideari. 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa