Zure blogarekin eraginik al duzu?
Eraginaren asuntua erlatiboa da nire ustez; euskarazko blogik eraginkorrena ere ez da hurbilduko eragin ertaineko ingelesezko blog bati. Behin apunte hori eginda galderari erantzuten ekingo diot:
Blogosferan eragina duela pentsatu nahi dut, baina ez gaitezen engainatu, eragina txikia da. Noizbait ikusi ditut hemen publikaturiko artikuluak Zabaldu edota Ukberrin baina badaude blog honek baino ASKOZ gehiago eragiten duten blog nahikotxo.
Nire helburua, nire burutazioak irakurtzea gustuko duen jendea lortzea da. Nahiago ditut gustura egongo diren lau irakurle friki, fidel eta parte-hartzaile (erantzunen bidez) eduki, mila apatiko baino.
Azkenik, uste dut, blog indibidual baten eragina ez dela handiegia kasu gehienetan eta benetan indarra eman dezakeena blogen arteko elkarlana dela; Freebatasuna memearekin argi ikusi zen moduan.
Beno, behin erantzunda izendatuko ditut nik blogari batzuk memea jarrai dezaten (eragin erlatibodun blog hau irakurtzen badute behintzat XD) nahiz eta ez dakidan ziur jadanik izendatuta dauden edo ez :
- Patxi (gaztelumendi)
- Iban Arantzabal (Etxebarri)
- Imamon (Klik Bikoitza)



Idatzi artikulu bat