Zuetariko norbaitek agian jakingo duen moduan, herenegun, Txitxardin Beltza jatetxean izan nintzen beste bi wikilarirekin batera, Euskarazko Wikipediak jasotako Sareko Argia saria hartzen.
Gutxi dut esateko jada esan ez denik, baina oihartzun gehien izan zuen nire esaldian sakondu gura nuke.
Esan nuen, bazkari hura izan zela guk, wikilari moduan, inoiz jaso genuen gauza (material) bakarra. Jendeak barre egin zuen. Nahiz eta bromatan esan, guztiz egia da; saritu gehienek, euskal kultura -dela euskara bera, dela euskarazko saioren bat egitea, dela euskaraz idaztea- pasio eta (ordainduriko) lanbide dute. Guk, wikilariok, aldiz, pasiora bakarrik heltzeko posibilitatea daukagu. Ez dugu inolako dirurik jasotzen, baina hor gaude, gero eta garrantzia handiagoa duen Interneten euskarazko edukiak sortu eta hobetzen.
Eta jakiteak Euskal Kulturaren munduan Argia aldizkariaren hainako talde garrantzitsu baten aitorpen eta errekonozimendua dugula, guri ematen dizkigun animoak itzelak dira. Artikuluen atzean egoten garen iratxo ikustezinak izatetik horrelako aitorpen publikoa izatera, bada jauzi handi bat gero!
Horregatik, denagatik, Eskerrik Asko Argiari eta Zorionak wikilari guztioi (izan zirenei, garenoi, eta izango direnei)!
Eta zu, irakurle, zergatik ez zara jakintza askearen trenera igotzen?
2008/01/27 10:49:17.984 GMT+1
Zorionak eta Eskerrik Asko
Nork: mikel.2008/01/27 10:49:17.984 GMT+1
Etiketak:
euskara
argiasariak
wikipedia
sarekoargia
nabarmendutakoa
| Permalink
| Erantzunak (6)
| Errenferentziak: (0)



Erantzunak
Nork: Unai Fdz. de BetoƱo.2008/01/27 15:20:27.472 GMT+1
www.ehu.es/hirigintza
Nork: Jabi.2008/01/27 22:25:28.953 GMT+1
http://www.sarean.com
Zorionak!
Nork: birasuegi.2008/01/27 22:33:48.756 GMT+1
http://www.blogak.com/irotzabal
Nork: mikel.2008/01/28 09:13:33.240 GMT+1
http://www.goiena.net/blogak/zubia
Ba bai, honelako sari bat emateak bultza egiten du gure lan-nahiaren desioa. Espero dut komunikabideetan izan dugun oihartzuna, lankide berri eta ekarpenetan itzultzen den. Zorionak guztioi eta animo, oraindik asko dugu egiteko.
Nork: Kabri.2008/01/30 02:36:20.870 GMT+1
Nork: Jani.2008/02/07 10:11:59.312 GMT+1
http://www.goiena.net/blogak/janire/