Veropediaren helburua Wikipediako (momentuz ingelesezko hizkuntzakoa bakarrik) artikulurik onenak hartu eta "aditu" batzuek gainbegiratu ostean, artikulua Veropedian jartzea da. Hala ere baditu desberdintasun nahikotxo (nire ustez gehienak negatiboak) sareko entziklopedia aske famatuenarekin:
- Veropedia ez da wiki bat; bertako artikuluak ezin ditzake edonork editatu eta beraz berrikuntza eta hobekuntza oztopatzen dira. Wikipediako hobekuntzetaz baliatzen dira ondoren Veropediako artikulua aldatzeko.
- Wikimedia irabazi asmo gabeko elkartea da. Veropedia aldiz irabazi asmoduna. Dirua entziklopedian bertan integraturiko iragarkiekin ateratzen da.
- Artikuluak argitaratzearen prozesua oso geldoa da, eta berauen kopurua oso murritza Wikipediarekin alderatuz (artikulu hau idazterakoan ez zen 4000 artikulutara heltzen).
- Artikuluak berrikusteko "adituak" ordaindu behar direnez gero, ondoren iragarkien bidezko diru sarreretan inbertsio hori itzuliko dizkien artikuluak garatuko dituzte, ekonomikoki hitz eginda errentagarrienak diren hizkuntzetan. Hori dela eta, ez dut uste inoiz Euskarazko Veropedia bat egongo denik.



Idatzi artikulu bat