Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2007/05/20 20:23:48.092 GMT+2

Urte bat gehiago ohorezko mailan!

Azken jardunaldirarte iraun du tentsioak, baina, azkenean, Getxo Artea rugby taldeak Espainiako  maila gorenari eutsi dio Pozuelon irabazita. Gauzak honela, etxean CRC Madrid Noroeste taldeari irabazi dion talde bakarra izan da Getxo. Jaisteko lehian zegoen Liceo Francesi gutxirako balio izan dio bere garaipenak, talde bizkaitarraren emaitzaren araberakoa zelako ohorezko mailan jarraitzearen posibilitatea.

Beraz, datorren urtean ere, aurten egon diren hiru euskal taldeek (Spyro Bera-Bera, Kitmar Ordizia eta Getxo Artea) jarraituko dute Ohorezko mailan. Zorionak denei eta urte askotan segi dezatela! Ea futbolean ere gauza bera esan dezakedan...

Nork: mikel.2007/05/20 20:23:48.092 GMT+2
Etiketak: rugby getxo | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak