Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2007/04/09 22:32:35.029 GMT+2

Txosnak, speed eta rokanrola

Ekintza Zuzena aldizkari libertarioaren azken zenbakian (aurtengo udaberri eta udarako den 34.a) interesgarria den artikulu bat aurkitu dut lehenengo gainbegiratuan: "Txosnas, speed y rokanrol" titulu eta "El Consumo de la falsa conciencia" azpitituluarekin.

Artikulu interesgarria dela diot, gaur egungo Euskal Herri osoko herrietan egoten diren txosnen gaineko analisi desberdina egiten duelako, bai iraganekoa eta bai orainaldikoa. Artikuluaren ardatza  honako honetan laburbil daiteke: militantziaren helburu jakin batzuk lortzeko erabiltzen zen bitartekari edo tresna izatetik, helburua bera izatera pasa direla txosnak. Beste era batean esanda, gune militante eta alternatibo izatetik, kasu askotan elkarte ezezagun eta fidakaitzen esku dauden diru iturri bihurtu direla, aisialdi alternatiboaren izatea galduz.

Azkenik, Jon Agirre egileak galdera hau egiten dio irakurleari: Zer herrikoitasun dute gaur egun jaiek? Txosnak benetan jasangarriak al dira? Benetan irakurketa interesgarria eta gomendagarria dela uste dut, batez ere uda herriz herri, jairik jai eta txosnaz txosna pasatzen dugunontzat.

Oraindik ez badago ere, lehen jarritako estekan laster egongo da artikulua eskuragarri osorik (gaztelaniaz).

Nork: mikel.2007/04/09 22:32:35.029 GMT+2
Etiketak: jaiak artikuluak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak