Txina zibilizazioaren sorburua dela diote. Munduaren alde honetan eskua ahora eramaten ez genekienean, han kultura aurreratu eta sendo bat garatua zegoen jada. Ondoren, mundua liluratu zuten Harresi Handia edota Terrakotako armadarekin...
Oraindik ere, Txinak harritzen jarraitzen gaitu, oraingo honetan Disneyland paralelo batekin. Bertan, umeek Donald, Mickey eta Pluto bezalako lagunekin jolas dezakete, baita Mari Errauskinen gazteluan sartu ere, baina, desberdintasun txiki batekin: Parke horrek ez du Disney-en ez baimen ezta antzerakorik ere eta Txinako gobernuak kudeaturiko gunea da.
Jakina da Txinan copyright-ak duen indar txikia (esaterako, Windows Vistaren 244 kopia LEGAL saldu dira bakarrik). Zer uste duzue zuek, zilegi al da Txina horrela ibiltzea -kalkulatzen da ekonomiaren bostena beste batzuen egile eskubideen urraketan dagoela oinarritua- eta era ilegal baina merkeago batean produktu desberdinetaz goza ahal izatea? Nork du errua, legedi zorrotzak ala jende eta gobernuaren ardura ezak?
2007/05/04 20:26:27.575 GMT+2
Txinako Disneyland
Nork: mikel.2007/05/04 20:26:27.575 GMT+2
Etiketak:
disney
copyright
txina
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)



Idatzi artikulu bat