Gaur, irratia.com-era bidean nengoela, Sabin Etxean, mugikorraren bluetootha abiarazteko esaten zuen kartela ikusi dut. Irakurri eta egin. Pentsatzen nuen spot edo kantaren bat izango zela deskargatuko nuena, baina azkenean, irudi animatu bat da nire mugikorrera heldu den fitxategia.
Etxera bueltan, pixkat gehiago hasi naiz begiratzen eta gustatu zaizkit kanpaina aurrera eramateko erabili diren bitartekoak: webgune erakargarria (eta partehartzailea ematen du), twitter zerbitzua, bluetooth bidezko deskargak...
Ondo egina! Horrelakoak izango baitira etorkizunean egin beharreko kanpainak, partehartzaileak, multimediak, erakargarriak... Etorkizunean pentsatzeko kanpaina izanik, ez dira iraganeko metodologia erabiltzera mugatu, zorionak beraz. Badirudi, kanpainak abiatzerako orduan, alderdiak (batzuk behintzat) ari direla pixkanaka kobazulotik ateratzen. Politika 2.0?
Dena dela, ahoan zapore gazi-gozoa laga didanik ere bada (bitartekoei dagokionez): nik nahiz eta nabigatzailea euskaraturik dudan (eta zuk?), webgunean sartzean, lehenetsitako hizkuntza gaztelania ateratzen zait. Ea hori aldatzen duten...
Gaur Sabin Etxetik mugikorrera deskargaturiko irudia:




Idatzi artikulu bat