Beno ba, artikulu honekin blogaren mugak are gehiago zabaldu eta beste gai bat jorratzen hasiko naiz: sukaldaritza! Pixkanaka jartzen joango naizen artikuluetatik gehienak (hasieran behintzat) udako bidaian zehar ikasitakoak dira. Hona hemen lehena:
Spaghetti alla Carbonara
Osagaiak
-Spaghettiak (nola ez, kantitatea ez dut jartzen denok ez dugulako kantitate bera jartzen)
-Arrautzak (pertsona bakoitzeko bat eta propinako beste bat)
-Hirugiharra dadotan moztuta (4 pertsonentzat 90-100 bat gramo nahikoa)
-Parmesano gaztai birrindua
-Oliba olioa
-Pipermin beltza
-Gatza
Egiteko era
Lehenik eta behin, spaghettiak ondo sartzeko leku haina daukan lapiko batean jarriko dugu ura berotzen.
Berotzen ari den bitartean, arrautzak irabiatuko ditugu plater sakon batean eta zartagina batean hirugiharra frijitzen hasi.
Arrautzak irabiatuta daudenean, parmesano gaztai birrindua botako diogu, ahalik eta arrautzak "puntuz" beteta dauden arte (gaztai birrindu nahikoa duen seinale). Egin berri dugun ore horretara botako dugu hirugiha frijitua.
Dagoeneko ura irakiten edo irakitear egongo da; beraz, bota egingo diogu gatza eta olio pixkat. Ondoren, spaghettiak jarriko ditugu egosten.
Behin spaghettiak egosita, ur beroa kendu (mesedez, ez bota gero ur hotzik, edozein italiarri hori ikustean bihotzekoa emango lioke).
Azkenik, dena (spaghettiak eta orea) zartagin batean frijitzen jarriko dugu su baxuan (etengabe mugitzen delarik) ahalik eta arrautza eginda dagoela ikusten den arte. Atera, eta gura izatekotan, pipermin beltz ikutu bat ere jarriko diogu mahaian jarri baino lehen.
Oharra: Nahiz eta spaghetti alla carbonara nata duela pentsatu arren, Italia erdialdeko errezeta tradizionalean ez du osagai hau eta beraz, nire irakasleak (bertakoa baita) paso egiten du osagai honetaz eta hortaz, nik ere. Hemendik nire eskerrak helarazi nahi dizkiot: Grazie Andrea!
2007/08/17 12:49:52.587 GMT+2
Spaghetti alla Carbonara
Nork: mikel.2007/08/17 12:49:52.587 GMT+2
Etiketak:
sukaldaritza
uda2007
errezetak
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)



Idatzi artikulu bat