Denok ezagutzen dugu SGAE, tipo atseginez osaturiko kuadrila hori. Guk ia edozer erosten dugunean dirua ematen diegu erosteagatik bakarrik (kanon delakoa, iPod, dvd, cd, inpresora... eta abarrekoei aplikatua), nahiz eta guk gure erabilpen pertsonalerako erabili; esate baterako: nik NIRE argazkiak cd batera pasa nahi baditut, zergatik ordaindu behar diet eurei NIRE argazkia cd batera pasatzeko, ez badute nirekin zerikusia?
Ramoncín bihurtu da orain jabego intelektualaren sasi-zalduna, Creative Commons, linux eta "pirateriaren" aurkako gurutzada azkenerarte eraman nahi duena, bide batez, gure erabilpen pribaturako diren artikuluekin bere sakela betez. Berdin dio Europako parlamentuak kopia pribatuak zilegiak direla esatea ( Ikus hemen ), izokinaren mduan jarraituko baitu, korrontearen kontra igeri eginez.
Beraz, hemendik, SGAEren kontrako boikot kanpaina baterako egiten dizuet dei, esan EZ kanonari, EZ liburutegietan maileguak ordaintzeari, esan EZ gure diruarekin poltsikoak betetzen dituzten jabego intelektualaren sasi-zaindariei... Zoritxarrez, zerrenda honek luzerako jo dezake.
Hona hemen, nola egin kalte SGAEri:
-Cd, DVD eta halakoak internet bidez erosten (merkeago da eta ez da kanonik ordaintzen) Hemen esate baterako
-Udal liburutegi askotan sinadura bilketak egiten ari dira dohaineko maileguaren alde, hurbildu zaitez eta sinatu!
-Deitu SGAEra kanona zergatik ordaindu behar den kanona norberaren kopia pribatuak egiteko (adib. udako bidaiko argazkiak, legalki erositako musika iPod-era pasatzea...)
-Egin klik hemen: www.sgae.es/search/search-es.jsp?idioma=es5
2007/04/27 11:06:09.310 GMT+2
SGAEri buruz bi hitz
Nork: mikel.2007/04/27 11:06:09.310 GMT+2
Etiketak:
sgae
literatura
kultura
kapitalismoa
| Permalink
| Erantzunak (5)
| Errenferentziak: (0)



Erantzunak
Nork: Lutz Long.2007/04/27 13:08:13.097 GMT+2
www.blogak.com/lutzlong
Nork: mikel.2007/04/27 19:53:59.341 GMT+2
http://www.goiena.net/blogak/zubia
Liburuengatik kobratzen dutena pasa bat da eta orain gainera kanona kobratu nahi dute liburutegietan.... Behintzat, Getxoko Udaleko Liburutegiak horren aurka daude. Gure udal maiteak ondo egiten duen zerbait!!!
Liburuak 10 euro baino gutxiago ez dute balio, gainera ia diru gehiena editorialek, banaketa enpresek,... eramaten dute, idazleek ezer gutxi. Idazleen eramango balute, gaitzerdi.
Nork: Nahikari.2007/04/29 02:47:27.280 GMT+2
http://www.goiena.net/blogak/begietatik
SGAEk alasbarricadas.org en kontrako kanpaina egiten ari da, eta ez hori bakarrik, Ramoncín alu horren kontrako irainak botatzeagatik auzitaratu dituzte.
Blade Runner pelikulako replikanteen eta tipo hauen arteko desberdintasunak ugari dira, baina bi dira nagusiak:
1)Replikanteek soilik 4 urteko bizitza daukate, hortik aintzinerat iraganeko oroimenak eduki baiditzazkete eta gizaki arruntak bezala portatu, horren kontrako segurtasun neurri bezala jarri zieten adin muga hori. Aldiz, gure "replikanteak" ez dira edonolakoak, eta hilezkorrak dirudite, bestela ikusi Fermin Muguruza, La Polla edo Su Ta Gar taldeak, hasiera-hasieratik SGAEra atxikituta egon direnak. Hipokrisiari STOP esango dute beste batzuek kar kar kar...
2)Replikanteek ez dute euren replikante izaera hautatu, horrela sortu dituzte, aldiz musikari (idazle... edo dena delakoa) batek hauta dezake SGAE-n izena emango duen edo ez.
Nork: Rikki-Tikki-Tavi.2007/04/29 23:13:12.360 GMT+2
Nork: Janire.2007/05/30 21:04:52.773 GMT+2
www.sutagarkluba.tk