Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2007/10/05 18:10:43.959 GMT+2

Sentimentuen negozioa

Nazkatuta nago Madeleine McCann neskatxa britainarraren desagerpenaren inguruan montatu den zirko mediatikoaz. Ba al dago ezagutzen ez duenik?

Denok ikusi ditugu bere argazkiak, gurasoen borroka (heroikoa?) eta gertuko zerbait moduan ikustera pasa gara. Esan nahi dudana zera da: Iraken, erresistentziak merkatu batean jarritako bonba batek 49 pertsona hil eta 136 zauritu dituela jakiteak ez digu ia ezta ardura eta, bestalde, Maddie txikiaren irudiak ikusita, ea gixajoa non egongo ote den galde egiten diogu gure buruari.

Urtean Erresuma Batuan 70.000 ume  inguru desagertzen dira, -Europa osoan hainbat aldiz gehiago- eta gu begi ilun eta ile errubiodun neska bategan bakarrik fijatzen gara. Batzuk etekin ekonomikoa lortzeko aukera paregabea ikusi dute sortu duen mediatizaziotik. Gurasoek, haratago joan gabe, euren fundazioarekin jada lorturiko dirua (2 milioi euro ez ziren?), edota jarritako denda.

Lehenengo, honelako kasu partikular batean fokalizatzen dute (Zenbat Telediario, Teleberri edota Gaur Egun hasi dira Maddie-ren gaineko zerbaitekin? Edo zenbat sasi-jakintsuek eginiko teletertulia kasposotan izan da gai nagusi?), gu atsekabetu eta beste gauza -nire ustez- garrantzitsuago batzuetan ez sakontzeko (lan istripuak, prezioen igoera, euriborra...). Hurko moduan saldu digute neska hori, auzokidearen alaba polita balitz bezala eta orain, bera aurkitzen laguntzeko euren produktuak erostera deitzen gaituzte.

Sentimentuen negozioa. Lotsagabeak!

Nork: mikel.2007/10/05 18:10:43.959 GMT+2
Etiketak: maddie lotsagabetasuna kapitalismoa | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak