Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2007/02/13 11:15:18.311 GMT+1

Nor naiz?

Ikaslea, parrandazalea (ah, baina ez al ziren berdinak?), kritikoa, desberdina, idealista... mundua aldatu nahi duen beste "saloi barruko iraultzaile" bat besterik ez naiz, bere jakinmin eta gogoak lasaitzekotan blog hau jarri duena  (Irakurri "Zertarako blog bat?").

Ikaslea "lanbidez", euskarazko wikipediako lankide, atzerriko auzolandegietako boluntario, software librearen erabiltzaile, rugbyzale, euskaltzale, ekologista, kritikatzaile eta beste hainbat gauza bokazioz (batzuk hemen komenta ezin daitezkeenak), blog honetan burura etorriko zaizkidan gauza askoren gainean idazteko asmoa dut: nire bizitza, umorea, politika, software librea, kuriositateak...

Edozertarako, bidali iezadazue email bat behean eskuinean kontaktua botoiari sakatuz.

Eta ah! Mikel dut izena.

Azkenik, goiena.net-eko talde guztiari eskerrak eman nahi nizkieke blog hau ipintzeko eman dizkidaten aukera eta erraztasunengatik eta bereziki, Usoa Agirreri, nire galdera eta dudak erantzuteko orduan izan duen pazientziagatik.

Nork: mikel.2007/02/13 11:15:18.311 GMT+1
Etiketak: aurkezpena | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (1)

Errenferentziak:

...href="http://bilbohiria.com/docs/podcast/irratiacom/irratiacom080611.mp3">HEMEN. Uribe Kostatik gurera etorri da gure gaurko gonbidatua: Mikel Iturbe. Blogaria, Erreferentzia: irratia.com 2.3 | Basque digital radio » Blog Archive » 119. saioa: e-UKomunitatea eta wikipedia, musika onarekin 2008/06/11 19:42:45.863 GMT+2

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Idatzi goiko irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko Captchas.net zerbitzuari esker




Estatistikak