Jendea norbaitekiko maitasuna aitortzeagatik auziperatzen denean, inkomunikazioak ospitalera eramaten duenean, ideia batzuk defendatzeak atxiloketa eta espetxea suposatzen duenean, semea bisitatzera etxetik irten eta helmugara inoiz heltzen ez denean... Ez dago maitasunerako paradarik. Justizia omen, Zuzenbide-estatua.
No time for love kanta aipatu dute blogari euskaldun batzuek, ulergarria.
Hertzainakek dio kantan: Ez digute uzten maitatzen gauean. Horrek ez du esan nahi maitatu ezin dugunik, baizik eta eurak ez dutela nahi guk maitatzerik. Baina nork ez du maite askatasuna? Agian askatasuna arriskutsuegia izango da hortik ibiltzeko kontutan. Auskalo, nik neuk, ez dakit, baina erakarri egiten nauela aitortu beharra daukat.
Askea izatea zer den ondoen presoak dakien moduan, guk maitatzea ekiditen saiatzen direnez gero, ondo dakigu zer den maitasuna, zer den elkartasuna.
Niri, ez didate maitasuna inoiz kenduko, maitasun hori izango baita herri honen geroa idatziko duena.
2008/02/08 22:30:15.335 GMT+1
No time for love?
Nork: mikel.2008/02/08 22:30:15.335 GMT+1
Etiketak:
askatasuna
maitasuna
notimeforlove
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)



Idatzi artikulu bat