Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2007/06/16 19:51:51.563 GMT+2

Metro Bilbao, Euskañolaren zaindari


Ezin da ukatu Metro Bilbaok Bilbori egindako mesedea eta ezingo litzateke azaldu hiriaren erregenerazioa metroa kontuan hartu gabe. Gaur metroan nenbilela, beste bertute bat topatu diot garraio publiko honi: Euskañolaren jagole peto-petoa dela. Eta zer da euskañola? Zaldieroaren hitzetan, Euskañola gure tesoroa da, eta beraz, guztiz zilegia da Metroak berau zaintzeko hartu duen erabakia.

Eta azalduko dut zergatik dudan inpresio hau: joan nahi nuen lekura heltzen ari nintzela, hor non entzun dudan: Casco Viejo, konexioa Euskotrenekin. Kableak gurutzatu zaizkit eta gero hasi naiz erreflexioa egiten: geltoki batzuen izenak euskara peto-petoan egonik (Bagatza, Santutxu, Indautxu, Gobela, Areeta... batzuk aipatzearren) beste batzuk gaztelera batu ezin hobe batean idatzirik daude (San Mamés, Deusto, Casco Viejo, Sopelana...) eta geltoki bakarraren izena da elebiduna (Gurutzeta-Cruces).

Eta nire galdera da, zergatik pot-pourri hau?  Treneko kartel askotan eta oharretan euskara lehen postuan eta hizki lodiz agertzen den bitartean (euskara sustatzeko asmoa itxura ematen den seinale) leku izen euskaldunak jarri eta bultzatzeko ez ditu ahalegin guztiak egiten. Nondik dator bi bandetara jokatzeko era hori?
Benetan euskara sustatu edota errespetatzeko borondatea badute, geltokien izenak euskaldunak izan beharko liratekeela uste dut. Eta zuek, zer uste duzue?

Bidali diet email bat horren arrazoiaz galdetzen.

Nork: mikel.2007/06/16 19:51:51.563 GMT+2
Etiketak: euskara metrobilbao | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Getxon aurkeztu zenean bertoko euskarari buruzko CD-a horri buruz hitz egin zen. Zergatik izen batzuk euskaraz jarri dituzten eta beste batzuk ez.

Gauza da, hartu zituztela planoetan zeuden izenak (gehienak erderaz) eta horrela jarri zituztela. Zergatik? Auskalo...

Nork: Nahikari.2007/06/16 23:00:51.838 GMT+2
http://www.goiena.net/blogak/begietatik

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak