Mendi martxa, goizeko hamarrak aldera abiatu da Bediako plazatik eta eguerdiko ordu biak inguru heldu da Igorrera, helmugara.
Martxaren ardatz izan da Apario mendia, Bedia, Lemoa eta Igorre herrien alboan dagoena. Bertan, Arratia ibarra zeharkatzen duen bidetik ikusezina den harrobi izugarria dago. Horren harira, Ekologistak Martxan-eko bi kidek hitzalditxo bat egin digute Euskal Herrian kanterek suposatzen duten arazoaz; azpiegitura erraldoi, kontrolik gabeko etxegintza eta abarrekoek suposatzen duten basakeriaren beste aurpegi bat gehiago direlarik
Benetan interesgarria iruditu zait martxa hau, txango polita izan eta niretzako ezezaguna zen mendi bat ezagutzeaz aparte, kontzientzia apur bat sortzeko ere balio izan duelako, gure gizartearen jasangarritasuna planteatzen duen gogoetara bultzatu bainau.
Hori dela eta, Arratia Bizirik! taldea zoriondu nahi dut prestaturiko martxa honengatik eta aurrera jarraitzeko dei eta animoa luzatu.




Erantzunak
Ba bai, irteera polita izan zan, eguraldi ikaragarria eta konpaƱia ezinhobea izan zenuen, ezta?
Besterik gabe esan guztiok behatu beharko genukeela gure gizarteak ekoizten duen natura, azkenean gure zabor propioan itoko baikara.
Dramatika jarri baino lehen horrela utzikot, baie ez kexatu azkenean idaztera ausartu naiz eta!
Nork: sanmi.2007/03/18 20:28:35.309 GMT+1