Times Online-an irakurri dut Ginebrako CERN institutuko LHC partikula azeleragailuak matxura edo istripua izan duela; antza denez, kalkulu matematiko "sinple" batzuetan kale egin delako (sinple kakotxoen artean diot, fisikari teoriko eta matematikarientzat sinpleak diren kalkulu gehienak ziurrenik oinezko arruntontzat ez direlako hain sinpleak izango).
Kontua da azeleratzeko erabiltzen den imanetariko batek (partikulak azeleratzeko eremu magnetiko oso bortitzak dira beharrezkoak) eremu magnetiko horren ondorioz bere loturak hautsi eta atera egin dela lekutik (20 tona inguru pisatzen du iman bakoitzak). Pentsa dezakezue ez dela hainbesterako, baina iman hauek hozteko erabiltzen den helio likidoa lurrindu egin da eta azeleragailu guztian zehar barreiatu. Hori dela eta, azeleragailua osatzen duten 24 imanak desmuntatu, garbitu, konpondu eta berriz jarri egin beharko dira. Honek, hilabete batzuetan jokoz kanpo utziko du partikulen artean lasterketak eta topaketak egiteko erabiltzen den jostailutxoa.
Fisika ikaslea naizen aldetik, harrigarria iruditzen zait hainbeste baliabide (3 bilioi euro) ematen zaizkion goi-mailako ikerketa zentru batean horrelako oinarrizko akatsak egitea, akats bakoitzak hainbeste diru suposatu dezakenean. Ez da publizitate onegia Fermilab laborategi estatubatuarrarentzat (imana eta beraren loturen diseinatzaileak).
Ea azkenik hainbeste matxura eta atzerapenen ostean azeleragailua martxan jarri daitekeen behingoz
2007/04/10 12:33:58.109 GMT+2
Matxura fisikaren Meka den LHC-an
Nork: mikel.2007/04/10 12:33:58.109 GMT+2
Etiketak:
istripuak
lhc
fisika
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)



Idatzi artikulu bat