Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2007/04/12 19:03:52.761 GMT+2

Les Horribles Cernettes

Les Horribles Cernettes interneten topatu dudan ezohiko musika talde bat da. Ezohikoa diot, amodioa, politika, gerra, zoramena edota tristurari buruz abestu beharrean, euren letrak mikrouhin, quark, protoi eta interakzio nuklearraren moduko gaiez osaturik daudelako. Abestiak web orrian bertan entzun daitezke, letrak irakurtzen diren bitartean, musika gainera ez dago txarto landuta.

Ezinbesteko bisita blog hau irakurtzen duten fisikari, fisika ikasle edota bere buru behintzat erdipurdiko friki baten moduan ikusten duen ororentzat.

Nork: mikel.2007/04/12 19:03:52.761 GMT+2
Etiketak: kanpo_erreferentziak musika fisika umorea | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

LHC hauek dira inoiz entzun dudan friki kuadrilarik kreatiboenak. Normalean horrelako jendeak bere bizi osoa galtzen dute txorakeritan, baina hau artea da!!!! Zientzia eta artea elkar lanean buru belarri,  ideia kopiatu didatela esango nuke, baina inoiz ez naiz jarri holako musika/letrarik idazten naiz eta askotan gogoa izan dudan. Baina badakizu:
Because I'm an anti-girl

Live in an anti-world
I've got an anti-cat
And I love, and I love my anti-man


Nork: Rikki-Tikki-Tavi.2007/04/15 20:39:09.267 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak