Beno ba, kristoren jai giroan hasi ei da korrika Karrantza partean (telebistatik ikusi dudanaren arabera). Omendua emakumea izango dela diote, historikoki hizkuntza transmititzen izan duen papera eta euskararen biziraupenean izan duen garrantziagatik.
Nik bestalde, beste batzuk omendu nahi nituzke (ni ere hala ibili naizelako) : dendaz-denda edota gurutze gorriaren antzeko itsulapikoekin diru eske, kilometroak jartzen, ibilibidea prestatzen... ibili diren izenik gabeko ehundaka pertsona horiek. Beraiek gabe, eta konpromiso bat den haien lana gabe 15. Korrika hau posible izango ez litzatekeelako. Beraientzat, zuentzat, guretzat, omenaldi xume hau.
2007/03/22 22:12:33.129 GMT+1
Korrika badator!
Nork: mikel.2007/03/22 22:12:33.129 GMT+1
Etiketak:
euskara
korrika
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)



Idatzi artikulu bat