Katalanezko wikipediak 100.000 artikulu lortu ditu urtarrilaren 18an. Ez da marka makala katalanek lortu dutena, are gehiago, hirugarrenez urtebeteko epean euren artikulu kopurua bikoiztu dutela kontuan hartzen badugu (bai, 2007an 50.000 artikulutatik ia 100.000ra pasa dira).
Bertan aitortzen den moduan, estimu handiko laguntza izan da Generalitateko hezkuntza sailak abiaturiko proiektua, eskoletan wikipediaren erabilera sustatzeko.
Euskal Herrian ere egin zen euskarazko wikipediako artikuluen lehiaketa bat, Zientzia Astearen ekimen desberdinen artean. Hala ere, uste dut jauzi kualitatiboa eman eta zuzenean Wikipediaren erabilera eskoletan irakasteko sasoian gaudela. Azken batean, wikipedia interneteko erreferente garrantzitsua da eta, sarean era egokian murgildu ahal izateko, ezinbestekoa iruditzen zait wikipedia patxadaz erabiltzen jakitea.
Haatik, gaur egun, eskoletatik heltzen zaizkigun ekarpen gehienak, bandaloak izaten dira, IP anonimoetatik eginda.
Bada garaia tortillari buelta emateko!
2008/01/20 10:34:29.007 GMT+1
Katalanezko wikipediak 100.000 artikulu
Nork: mikel.2008/01/20 10:34:29.007 GMT+1
Etiketak:
katalana
wikipedia
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)



Idatzi artikulu bat