Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2007/02/14 23:23:40.508 GMT+1

Kantitatea ala kalitatea?

Honako hau, blogariok sarritan izaten dugun galdera da: Zer da hobeagoa, sarritan baina batzutan kalitate ez hain oneko artikuluak egin, ala kalitateari eman garrantzia eta gutxiagotan idatzi?

Irakurle, ez pentsa galdera honek erantzun erraza duenik, ez delako kasua. Ulertzeko bizitzaren beste alor batzuetara zabalduko dut galdera, sexura esaterako.

Eta behin horretara zabalduz gero, galderari erantzutea errazagoa egiten da. Sexuaren kasuan, galdera hau ez baita planteatzen, ez da planifikatzen maiztasun hori... sinpleki gogoa datorrenean gertatzen da. Era horretan, bloga sexuaren antzekoa da (kontura zaitez irakurle, ERA HORRETAN jartzen duela, gero niri ez esateko nola konparatu ahal ditudan bi gauza horiek edo friki bat naizela...) gogoa dagoenean ipintzen zaiolako arreta. Batzutan gogo gehiago egongo dira beste batzutan baino; horregatik ez dut blog hau maiztasun jakin batekin eguneratuko, gogoak ditudanean bakarrik, bestela, sexuaren moduan errutina bihurtuko litzateke.


Nork: mikel.2007/02/14 23:23:40.508 GMT+1
Etiketak: blogak | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Orain dela gutxi Joxek berdina komentatzen zuen eta nik arrazoia ematen diot: ez badago gogorik edo zerbait ganorazkoa idazteko, hobe bloga hilda uztea egun edo hile batzuk.

Sexuarekin egindako konparaketan, arrazoi osoa! Ongi etorri Goienara!

Nork: Nahikari.2007/02/15 23:41:37.233 GMT+1
http://www.goiena.net/blogak/begietatik

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak