Aurreko batean hitz egin nuen SGAEz. Gaurkoan aldiz, Espainiako gorteetan berretsi duten kanonaren aurka nola egin azalduko dizut (bai zuri, internauta euskaldun eta kabreatu horri):
1- Kanona duen produktu oro saiatu internet bidez erosten, denda gehienak estatutik at daude eta lagun bat baino gehiago batuz gero, bidaltzeko gastuak asko murriztu daitezke. Larrialdiren batean, edukiera handiko memoriaren bat erostean, erosi ahalik eta handiena, kanona bera baita, disko gogor txiki eta handientzako.
2- Eurak, hain jakitunak izanda, delinkuentetzat hartu eta jabego intelektualdun edukia kopiatuko/deskargatuko duzula ziur dauden, ez izan babua eta kopiatu. Gogoratu baitan txikitan denok ikasi genuela konpartitzea ona zela.
3- Joko horretan sarturik dauden musikarien musika ez erosi; deskargatu aMulen, lagun bati kopiatu...
4- Lizentzia libreak sustatzen dituzten taldeak bultzatu. Jamendo webgunea oso erabilgarria da taldeak ezagutzeko. Saiatu disko-industria ekiditen eta ekoizleari zuzenean erosten (merkeagoa izango da eta ez zara bizkarroi batzuri dirua ematen egongo).
Besteren bat okurritzekotan, mesedez, jarri komentarioetan, ongietorria izango da eta!
2007/12/23 21:22:45.581 GMT+1
Kanona gora eta behera...
Nork: mikel.2007/12/23 21:22:45.581 GMT+1
Etiketak:
sgae
lapurrak
kanon
| Permalink
| Erantzunak (1)
| Errenferentziak: (0)



Erantzunak
Tamalgarria ezkerrekoa dela dioen partidu batek horrelako legea onartu izana.
1- Ados nago; gaur egun internetek merkatua asko zabaldu du eta dvd birjinak nik behintzat internet bidez erosten ditut, merkeagoak. Bestalde espainian produktu gutxiago saltzen badira seguruenik kanona kendu beharrean prezioak aldatuko dituzte...
2- Ados; kanona pagatzea zigor bat da, denok artxiboak deskargatzen dugula aurreikusten da, denok errudunak garela. Legala da, niretzat behintzat morala eta gainera ordaindu egin dugu! Konpartitu!
3- Ez nago ados, artista baten obra deskargatu ondoren (edo kopiatu) nire gustukoa bada eta prezio errespetagarri bat badu, erosi egingo dut (ez beti noski). Sgae-ren alde edo sinpleki sgaeren barruan egoteagatik ez dut nire jarrera aldatuko. Talde askoren egoera ez da batere erreza eta ulergarria izan daiteke sgaeren parte izatea. Nik behintzat ez nago horrelako boikot baten alde.
4- 3.puntuan bezala taldearen politika/ideologia/egoera musikalak ez du nire jarrera aldatuko (kasu espezial batzutan bai). Horretaz aparte jamendo bezalako ideiak bai bultzatzen ditut edo radiohead taldearen ideia... Gainera gaur bertan irakurri dudanez Pennywise musika taldeak martxoan bere lan berria internet bidez oparitu behar du kalitate handian (http://lifeinabungalo.com/2007/12/20/pennywise-free-of-charge/)
Nork: Demonocrazy.2007/12/23 23:24:29.041 GMT+1
http://www.goiena.net/blogak/demonocrazy