Gaur goizean izan naiz Jimbo Wales-ek (Wikipediaren sortzaile eta Wikimedia fundazioko presidentea) MiƱaoko Teknologia parkean emandako hitzaldian. Hitzaldia bera laburra izan da -nik neuk luzeagoa espero nuen- politikarien (P.L. Uriarte eta Juanjo Ibarretxe) sarrerak kenduz gero.
Landu dituen eta lantzen dagoen proiektuei buruz aritu da; Wikipedia eta Wikia ardatz nagusi izan dituelarik. Gai horretaz jende askok hitz egingo duelakoan, nik Jimmyk aipaturiko pare bat detaile ekarriko ditut hona:
Wikimedia fundazioak 1 milioi dolar gastatzen du urtero eta datorren urterako aurreikuspenak 2-3 milioi dolarretakoak dira. Gutxi iruditu zait honelako fundazio batek izan ditzakeen gastuetarako: bidaiak, informazioa gordetzeko zerbitzariak, zerbitzarion mantenua, soldatak, lege kontuak (imajinatzen dut, jendeak copyright asuntuengatik edo dirua irabazteagatik bakarrik demandatuko dituela)...
Jatetxe baten metafora jarri du wikipedia eta bandalismoaren kontua azaltzeko. Jatetxe bat jarri eta bertan okela eskaintzekotan, kutxiloak ere eskaini beharko lirateke (okela mozteko). Kontua da: eta bezeroetako batek kutxiloa hartu eta beste bezero bat labankadaka hilko balu? Zergatik ez jarri mahai bakoitza zelda baten barruan horrelako gauzak ekiditeko? Jimmyk esan du, wikipedian badaudela metodoak bandalismoa borrokatzeko (gizartean justizia sistema existitzen den moduan), baina hasieratik konfidantza boto bat-edo ematen zaiola bisitariari, jatetxeko mahaiak isolatuta ez dauden moduan. Polita iruditu zait bien arteko konparazioa.
Bukatzeko, beste bi wikilari (eta blogari) ezagutzeko aukera izan dudala esatea: mutilmedia bat eta farozaina bestea.
2007/11/05 22:57:39.712 GMT+1
Jimbo Bilbao-Spainen
Nork: mikel.2007/11/05 22:57:39.712 GMT+1
Etiketak:
jimbo_wales
wikipedia
hitzaldiak
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)



Idatzi artikulu bat