Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2008/06/20 18:19:14.897 GMT+2

Iraganera osteratxoa II (Santa Lucia geltokia, Venezia)

Trenetik jaitsi nintzen, lasai asko. Kaian zegoen zutabe baten kontra motxila laga eta egunerako beharko nituen gauzak hasi nintzen ateratzen, zer egingo nuen oso ondo jakin gabe.

Zerbeza gustua nuen ahoan, bezpera gauean errail gainean eginiko akelarretxoaren gogoragarri garratz gisa. Gora begiratu nuen: zerua oskarbi zegoen eta goizeko zazpi eta erdiak izanda, ez zuen batere freskorik egiten. Egun gogorra zetorren atzetik. A ze parea, eguzkia eta ajea!

Motxila lepoan hartu eta geltokirantz abiatu nintzen, nasan zehar, egunari nola egingo nion aurre pentsatuz.

Orduan ikusi nuen Darko, gaueko trenean izandako konpartimentu-kide bat. Beste tren bat hartzekotan zegoen, kontzertu bat baitzuen Padovan (biolontxelista da).

Denborapasan zegoen, nasan biolontxeloa jotzen. Gelditu egin nintzen melodia ezezagun bezain erakargarri hori entzuten; motxila lurrean jarri eta bere gainean eserita, inoiz izan dudan kontzertu pertsonal bakar -eta onenetarikoa- entzuteko parada izan nuen. Zaila da azaltzen zer sentitu nuen momentu horretan, nik neuk ere ez baitakit.

Veneziak itxaron zezakeen.

Nork: mikel.2008/06/20 18:19:14.897 GMT+2
Etiketak: musika uda2007 venezia | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak