Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2007/08/08 15:11:58.412 GMT+2

Inflexio puntu batean?


Barrapunton irakurri dut, Lenovo enpresak (munduko ordenagailu eramangarrien hirugarren fabrikatzailea) Dell eta HP enpresek irekitako bideari ekingo diola, Microsoft Windows-ez gain GNU/Linux sistema eragilea eskainiz. Beraien hitzetan, aldaketa hau software librearen eskaria gero eta handiagoa delako da.

Gauzak honela, Redmond-ekoen azkenengo produktuak (Vista) izan duen arrakasta urria eta alternatiba libreen gorakada ikusita, ez da egongo Gates-en inperioa erortzen (hortik Novell moduko enpresekin eginiko paktuak patenteen gainean)? Behingoz Linux-ek friki eta megakonplikatuaren etiketa kendu duenez (Ubuntu moduko distribuzioekin), ez ote du Windowsek erabilerraztasunaren guda galdu (kontuan izan behar da, orain Ubuntu Feisty instalatzea Windows instalatzea baino askoz errazagoa dela)? Hots, ez al gaude inflexio-puntu batean?

Eta zuek zer uste duzue? Erabili al duzue Vista berri hori? Linux erabiltzen duzuenok, aldaketa mingarria egin zaizue? Ni behintzat, laster bi urte beteko dira Linux erabiltzen hasi nintzenetik, eta ezin naiteke egon pozago.

Nork: mikel.2007/08/08 15:11:58.412 GMT+2
Etiketak: windows informatika linux | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak