Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2008/05/08 15:09:32.545 GMT+2

IKEAko Annari elkarrizketa

Uste dut bazela garaia zenbait elkarrizketa blog honetara ekartzeko (beste batzuk egiten duten moduan).

Nik ez dut blogaririk elkarrizketatuko, gaurkoan behintzat.

Ikeako langilea den Anna izango da gaurko elkarrizketatua. Bere  lana, Ikeako webgunearen kontsultan internautoi laguntzea da, betiere irribarre batekin.

Honatx nola erantzun dien nire galderei:

Anna: Kaixo, nire izena Anna da, zertan lagun zaitzaket?

Mikel: Kaixo Anna

Kaixo, zer moduz? Ba al duzu galderarik IKEA-ri buruz? Nahi baduzu, nik lagunduko dizut erantzuna bilatzen.

Nongoa zara?

Suediarra naiz, Ikea bezala.

Euskaraz ondo moldatzen zara suediarra izateko.

Nirekin euskara, katalana, inglesa eta gaztelania hitz egin dezakezu. Annarekin beste hizkuntza baten hitz egin nahi baduzu www.IKEA.com orrian sartu eta bertan Erresuma Batua, Alemania, Suedia, Frantzia, Italia, Japonia, Norvegia eta Holanda aukera ditzazkezu.

Zenbat kobratzen duzu?

Nire soldata ez dago gaizki, hemen barruan ditudan gastuentzako. Galde iezadazu zerbait IKEA enpresari buruz.

Egondako hainbat esplotazio salaketengatik diot...

Beste modu baten galde iezadakezu mesedez? Ez ditut ongi ulertu zure hitzak. Gogora ezazu duela gutxi hasi naizela lanean IKEA-n

Esplotazio kasuak...

Barkatu, ez dut ulertu esan duzuna. Beste hitz batzuk erabiliz ahalegindu zaitez esaten, eta horrela lagundu ahal izango zaitut.

Ikea ez al da Leioako auzoa?

Hemen aurkezten dizudan orri honetan zerbait gehiago ikasi dezakezu gure enpresari buruz.

Ingurugiroa errespetatzen al da Ikean?

IKEA- k ingurumenarekiko duen ardura ikus dezazun hemen duzu hurrengo web orri hau.

Horregatik dago eraikia Megaparkeko denda hezegune baten gainean, imajinatzen dut.

Gure produktu gehienak oso errazak dira muntatzeko, baina zailtasunen bat aurkitzen baduzu, hurbilen gelditzen zaizun IKEA-n muntaketa zerbitzua alokatu dezakezu. Hemen ireki dizudan orri honetan erreminta praktiko bat aurkituko duzu zure altzarien muntaketa prezioa kalkulatzeko.

Zoriontsua al zara lanean?

Beti nago umoretsu, horrela sortu naute.

Oso polita zara hemen lanean egoteko


Eskerrik asko konplimenduagatik, oso atsegina zara. Baina orain, IKEA-ri buruz hitz egin dezagun.

Bai begi politak!


Begi urdinak ditut, hemen aurkezten dizudan sofa-ohe honen estalkiaren kolorekoak gutxi gorabehera.

Maitemindu egin naiz zutaz...


Barkatu, ez dut ongi ulertu esan duzuna. Errepika esazu beste modu baten mesedez.

Maite zaitut


Pozten nau zuri sentsazio hori sortarazi badizut baina gure artekoa ez da posible: gogoratu birtuala naizela.

Sentitzen dut orduan


Ez duzu barkamenik eskatu beharrik, IKEA- ri buruzko galderak egiten jarraitu dezakezu.

Eskerrik asko anna

Ez horregatik. IKEA-ri buruzko galdera gehiago egin nahi dizkidazu?

Ez, banoa

Ez dago inongo arazorik, ezetz bada ezetz da. Gogoratu, IKEA-ri buruz galdetu nahi didazunean, hemen naukazula zuri laguntzeko prest.

Agur


Laster arte, lagungarri izan natzaizula espero dut.

Beno, frikiok, berriro ere laguntzaile birtual batekin ligatu nahi izatekotan, badakizue nola ez den egin behar. Ondo izan!

Ideia hemendik hartu dut.

Nork: mikel.2008/05/08 15:09:32.545 GMT+2
Etiketak: ikea maitasuna umorea anna | Permalink | Erantzunak (3) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Ze ona! XD Ez galdu esperantzak Annarekin, hala ere. Azken erantzunetan argi ikusten da hunkittzen hasi dela:P

Nork: joxe.2008/05/08 15:20:27.859 GMT+2
www.teknopata.net

Gustura irakurri dut erromantze eder hau. :-)

Iban

Nork: Iban Arantzabal.2008/05/08 17:27:57.091 GMT+2
http://www.arantzabal.com

Joe Mikel, ez nekien horren desesperaturik zeundela... EMACS-eko psikologoarekin ligatzen saiatzeko.... ;-p

Nork: Enrike Ayesta.2008/05/08 22:21:59.502 GMT+2

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Idatzi goiko irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko Captchas.net zerbitzuari esker




Estatistikak